Edukira joan

Lankide:Larreainaki/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Edurne Pasaban Lizarribar (Tolosa, Gipuzkoa) alpinista da, munduko hamalau zortzimilakoak igo dituen lehen emakumea. 2001ean igo zuen lehen zortzimilakoa eta 2010ean osatu zituen hamalau zortzimilakoak.

Gaur egun Bartzelonan bizi da. Horretaz gain, Zizurkilen (Gipuzkoa) dagoen landa turismoko Abeletxe etxe-jatetxearen jabe eta Kabi trekking enpresaren buru ere bada.

Bere zaletasuna eta interesa mendiarekiko oso goiz hasi zen eta familiak lagundu zion horretan. 14 urterekin, Tolosako mendi elkartearekin hasi zen arroka eskalatzen eta, pixkanaka, alpinismoan sartzen joan zen, Pirinioak, Alpeak, Andeak, Himalaia...

Edurne Pasaban, Euskal Herritar Unibertsala saria jasotzen, 2010ean.

Zortzimilakoen igoerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasabanek munduan dauden hamalau zortzimilakoak igo ditu:

  1. 2001eko maiatzaren 23a - Everest (8.848 m)
  2. 2002ko maiatzaren 16a - Makalu (8.465 m)
  3. 2002ko urriaren 5a - Cho Oyu (8.201 m)
  4. 2003ko maiatzaren 26a - Lhotse (8.516 m)
  5. 2003ko uztailaren 19a - Gasherbrum II (8.035 m)
  6. 2003ko uztailaren 26a - Gasherbrum I (8.068 m)
  7. 2004ko uztailaren 26a - K2 (8.611 m)
  8. 2005eko uztailaren 20a - Nanga Parbat (8.125 m)
  9. 2007ko uztailaren 12a - Broad Peak (8.047 m)
  10. 2008ko maiatzaren 1a - Dhaulagiri (8.167 m)
  11. 2008ko urriaren 5a - Manaslu (8.156 m)
  12. 2009ko maiatzaren 18a - Kanchenjunga|Kangchenjunga (8.598 m)
  13. 2010eko apirilaren 17a - Annapurna (8.091 m)
  14. 2010eko maiatzaren 17a - Shishapangma|Shisha Pangma (8.046 m)

Zortzimilakoen irudiak, igotako hurrenkeran

[aldatu | aldatu iturburu kodea]