Lankide:Irati.diaz
Eukaliptoa zuhaitz mota bat da. Jatorriz, Australia eta Ginea Berriakoak izan harren, gaur egun munduko hainbat lekutan aurki dezakegu. Hau, gizakiaren esku hartzearen ondorio izan da. Haren hazkuntza azkarra dela medio papera, egurra eta bestelako produktu kimikoak ekoizteko landatu ohi da. Basogintzan garrantzi handia duen espezie honek Euskadin ere presentzia nabaria du, bereziki Bizkaian.
Nolako egitura du?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eukalipto espezie ezberdinak existitzen dira, haietako batzuen enborrak txikiak dira baina beste batzuenak berriz, 60 m-ak gainditzera iristen ahal dira.
Honez gain, eukaliptoen enborren kanpoko azala (ritidoma) marroi argiko kolorekoa izan ohi da eta zerrendatan zuritu edo erortzen denez, barneko azalean orban grisak agertzen dira.
Eukaliptoen hosto gazteak sesilak, obalatuak, grisaxkak eta higitai-itxurakoak dira. Hauek luzatuz joaten dira eta heltzerakoan kolore berde urdinxka hartzen dute; desinfektatzaile natural boteretsu bat den olioa eduki ohi dute eta honek usain baltsamikoa dauka, oso bereizgarria dena.
Eukaliptoen sustraiak nahiko indartsuak izan ohi dira eta espeziearen arabera luzera ezberdinekoak dira. Adibidez, 20 m-ko eukalipto batek 5 m-ko eukalipto batek baino sutrai sare handiagoa izango du eta honekin batera luzeera handiagokoak.
Nola ugaltzen da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egoera naturalean, landare hau, berak sortzen dituen hazi kantitate izugarrietatik ugaltzen da.
Haziak eukaliptoaren fruituaren barruan daude. Hauek, oso diseinu bereziak dituzte: zurezko baia gogorrak dira, kapsulak diruditenak eta kolore ilunekoak. Oso usain bizia daukate.
Landaketa estentsiboetan, hazi bidezko landaketa-metodoa erabiltzen da eta gehienetan abioneten languntzaz egiten da.
Non aurkitu ditzakegu?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuhaitz mota honen sorlekua Australia eta Ginea Berria da. Baina gaur egun ia edonon topa ditzakegu. Tenperatura -12 ° C-tik behera jaisten ez den edozein tokitan haz daiteke.
Espainian adibidez oso ugariak dira, Eukalipto zuria (Eucalyptus globulus); Galizian eta Kantauriko itsasertzean eta eukalipto gorria (Eucalyptus camaldulensis); barnealdean gehienbat. Lurralde hauetaz gain, aipatzekoa da Euskadiko lurraldearen %2,6 eukaliptoak okupatzen duela. Okupatutako lurralde edo eremu honen ` eukalipto zuriak hartzen du eta gelditzen den @ berriz, eukalipto distiratsuak (Eucalyptus nitens).
Zertarako erabiltzen da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekoizteko
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso azkar hazten denez, produktu ezberdinak sortzeko erabili ohi dira. Haren enborretik, papera, egurra eta produktu kimikoak ateratzen dituztelarik.
Erabilera terapeutikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eukalipto-hostoetatik ateratako olioa sudurreko deskongestionatzaile gisa eta arnas infekzioei aurre egiteko erabiltzen da. Gihar eta artikulazioetako minak tratatzeko edo eltxoak uxatzeko ere erabili ohi da.
Apaingarri gisa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen existitu izan ziren eukalipto espezie batzuk 150 m-ko altuera izatera iristen ziren.
Lore konposaketan (lore sortak…) oso erabilia da bere kostu baxuagatik, erresistentzia handiagatik eta apaindura balioagatik. Eukalipto espezie ezberdinak erabiltzen dira honetarako, eta, gehienetan, landareak gazteak direnean bakarrik erabiltzen dira, zuhaitza heldu egiten denean forma aldatzen baita.
Sortu ditzakeen arazoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Suteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eukalipto espezie pilo daudela (700 inguru) eta horietako bat ostadar eukalipto bezala ezagututakoa dela (Eucalyptus deglupta). Honek, bere enbor koloretsuari zor dio izena, ostadarraren kolore biziak gogoratzen baititu.
Eukaliptoek ezaugarri arriskutsu bat dute; sute bat gertatuz gero, hura hedatzen laguntzen duena eta ezaugarri hau eukaliptoaren hostoarekin zerikusia du. Lehen aipatu bezala, eukaliptoen hostoek olio moduko bat daukate eta honek hostoa oso sukoia izatea eragiten du. Horrela bada, eukaliptoak dauden eremu batean sute bat gertatuz gero, suteak berehala hartzen du indarra eta azkar egiten du aurrera.
Inbaditzaileak al dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eukaliptoek sor ditzaketen kalteengatik eta daukaten hazteko eta edateko (ur asko xurgatzen dute, lurra sikatuz) gaitasuna dela eta, badaude ikerketak proposatzen dutenak espezie hau inbaditzaile bezala jokatzen duena.
Gaur egun, 2 Eucalyptus espezie daude Espainian: E. camaldulensis eta E. globulus espezieak. 2 espezie hauek inbaditzailetzat jotzen dira mundu mailan baina batez ere Europan eta Amerikan egiten dute kalte gehien. Espezie hauek mehatxu bat dira lurralde bateko ekosistemako anfibioentzat, landarediarentzat eta lurrarentzat. Hala ere, Espainiak ez du inbaditzaile bezala onartzen. Honetarako diotenaren arabera, eukaliptoak onura asko egiten dio ingurumenari, hala nola, eraginkorra dela uraren erabileran eta lurzoru degradatuak edo erabilgaitzak berreskuratzen dituela, bertako paisaia aberastuz.