Edukira joan

Lankide:Ibon Alberdi/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
1850.etik 2006.era bitarteko tenperatura globalaren grafikoa

Berotze globalalurrazaleko, airekoeta ozeanoetakobatez besteko tenperaturarenigoera da, azken hamarkadetan nabarmen areagotu dena berotegi efektuarenondorioz, batik bat (klima-aldaketarekinnahasten den terminoa da berotze globala, baina berez hau, klima-aldaketaren ondorio bat da)[1].

Lurrazaletik hurbil batez besteko aireko tenperatura orokorra 0,74 ± 0,18 º C igo da azken mendean. Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeaedo IPCCren arabera “antzemandako tenperaturaren gehienezko igoera XX. mendeerdialdetik, gizakiak isuritako berotegi-gasetanoinarrituta bide dago”. Honek lurrazala eta behe atmosferaren beroketa eragiten du, berotegi-efektuahanditzen.

Bereziki, eta beste ondorio batzuen artean, gizakiak igorri izan dituen berotegi-efektuko gasenondorioz, karbono dioxidoa (CO2), metanoa (CH4), oxido nitrosoa (N2O) eta klorofluorokarbonoak (CFC) bezala, Lurra, 1830tik berotu da, iparburutik hegobururaino, batez ere sentsibilitate termiko altua duten poloetako lurraldeetan[2].  Honen ondorioz, itsasoko mailaigotzen ari da, glaziarrak urtzenari dira eta animalien erreinuaahultzen ari da[3].

1830tik zenbait gertarik, efektu arinak eragin dituzte tenperatura igotzean, sumendiak eta eguzki-izpien noranzko aldaketak, alegia. Nahiz eta zenbait elkarte zientifiko eta zientzi akademia bat etorri ondorio honekin, zientzialari asko ez datoz bat behaturiko berotzearen arrazoi garrantzitsuenekin.

IPCC-ek aipaturiko modeloek tenperatura orokorrak 1990tik 2100ra, 1,1etik 6,4 °C-ra igo daitezkeela aurreikusten dute [4]

Balio-eremuek berotegi-gasenisuriak zein klimaren sentiberatasuna adierazten dituzte. Nahiz eta ikerketa gehienak 2100. urtea arte oinarrituta izan, berotze eta itsas mailaren igoera, milurteko batean baino luzeago jarraitzea espero da, berotegi-gas gehiagorik isuri ez arren. Hau karbono dioxidoarenbizitza luzean eguratseanislatzen da.

Tenperaturaren igoerak itsas-mailaren igoera ere ekarri eta euriaren maiztasuna aldatuko du, basamortuenhedapena eraginez. Era berean, klimak muturretara joko du, uztak aldatu, glaziarrakurtu eta floraeta faunabaldintzatuko ditu, espezie ugari desagertuz [5]. Nicolas Stern Munduko Bankuarenekonomista ohiaren ustez klima-aldaketarenkostu ekonomikoa itzela izango da, 2050. urtean munduko BPGaren%5- artekoa [6]

Etorkizunerako klimaren benetako aldaketak jakiteko daude, eta batez ere nola aldaketak leku batetik bestera izango diren. Debate politiko eta publiko behar da, - diru kontu eraginkorrak aztertuz - berotzea gorantza joan ez dadin, edo behintzat ondorioekin bizitzen ikasteko. Nazioarteko gobernu gehienek, sinatu eta bat egin dute Kyotoko Protokoloarekin, non berotegiko gasisurketak murrizteko plangintza azaltzen den.

Izenaren inguruan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berotze globalaren hitza, hozte globalarekin harremana dauka eta klima-aldaketareneremuan kokatzen da. Berotze globala aro eta zergatiei begira neutroa da, baina erabili arrunt eta zientifikoan, gizakiak eraginda duela gutxiko berotzea adierazi nahi du. Horrela UNFCCCekerabiltzen du klima-aldaketa, berriz, gizakiek ez eragindako aldaketari, klima-aldakortasuna deitzen dio.

Berotzearen historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lurrazaleko batez besteko tenperatura azken 2000 urteetan

Berotze globala 1830ean industria-iraultzarenazken pausoekin batera agertu zen[7][8]. Honen aurretik, berotze globala eta tenperaturen aldaketak gertatzen ziren, kausa naturalek eraginda: ozeanoen itsaslasterrekarrastatzen duten tenperaturak edo Lurraren orbitaren aldaketak, besteak beste.

Ozeanoen korronteak paper handi bat jokatu dute tenperaturen aldaketetan. Horrela ikusten da Bostoneko eta A Coruñako tenperatura desberdintasunen datuetan. Latitudeberean dauden hiriak dira, baina itsaslasterren ondorioz, tenperatura guztiz desberdinak dituzte. EEUUko ekialdeko hiriak negu hotzak dituzte Labrador itsaslasterrarengatik. Europa mendebaldeankokatuta dauden hiriak negu epelagoak dituzte, Golfoko itsaslasterrarenondorioz.

Planetaren orbitaren birak oso garrantzitsuak izan dira korronte ozeaniko hauei eragiten dietelako. Hotzagoak diren korronteak, beroekin nahasten dira, munduko leku desberdinetara iritsiz. Hau da, korronteak nahasten direnean, leku desberdinetako batez besteko tenperaturak aldatzen dira.

Aro Modernotikgaur egun arte, 1700-tik aurrera, tenperatura aldaketa handiak egon dira:

  • 1700eta 1795urteen artean tenperatura igoerak erregistratu ziren mundu osoan, ozeanoetako korronteak arrastatzen zituzten tenperatura desberdinengatik,  eta lurreko orbitaren aldaketengatik.
  • 1795 eta 1825urteen artean, tenperaturen beherakadak agertu ziren. Aurreko urteetan erregistratutako kausa berdinengatik.
  • 1825tik 1940tara tenperatura igoerak egon ziren, lehen urteetan kausa naturalengatik eragindakoak ziren,  baina 1830tik aurrera tenperaturen aldaketak gizakien erruz izaten hasi ziren. Industria-iraultza ingurumenaren eta biodibertsitatearensuntsiketa (atmosferaraisurtzen ziren berotegi efektuko gasen ondorioz) eragin zuen.
  • 1940eta 1975urteen artean batez besteko tenperaturen beherakadak egon ziren. Karbono dioxidoaren igoera mantendu arren, tenperaturak jaitsi ziren.
  • 1980tik gaur egun artetenperatura igoerak agertu dira. Industria ez da gelditzen eta naturarieragiten dizkion ondorioak ere ez. [9]

Berotze globala baino lehen, atmosferako gas kaltegarriak (CO2bezala) proportzio nahiko baxuetan aurkitzen ziren,  baina industrializazioarekin gas hauen kantitateak esponentzialki igo ziren (gizakiak industria iraultzarekin berotze globalean parte hartu duela frogatzen duena). Tenperaturen igoerak artikoaneta ozeanoetako eremu tropikaletan bereizten hasi ziren, geroago Europan, Asianeta Ipar Amerikangertatu zen. 50 urte pasa ondoren, berotze globala hego hemisferioan bereizten hasi zen, itsaslasterrek eramaten duten uraren eta haizearen tenperatura desberdinengatik.

1988ean IPCCa (ingelesez Intergovernmental Panel on Climate Change)sortu zen, berotze globala eta berotegi efektuaren datuak munduari erakusteko. Honen lehen artikulua (1990an), hamarkada bakoitzean 0,3ºko tenperatura igoera zegoela adierazten zuen. Bigarrenean, bost urte geroagokoa, 2100-erako tenperaturan 2Cº-ko igoera bat egongo zela eta ozeanoetako ur maila 50 zentimetro igoko zela azaltzen zuen.

Berotze globalaren eta klima aldaketei aurre egiteko hiru bilera garrantzitsuenak Estokolmokoa(1972, NBEko konferentzia), Rio de Janeirokoa(1992, NBEko bigarren konferentzia) eta Kyotokoa (2005, Kyotoko Protokoloa) izan dira.

Garrantzitsuena 2005ekoa izan zen. 1992an Rio de Janeiron munduko gobernu batzuek ezinbestekoak ikusten zituzten ideiak eta neurri batzuk, Kyotoko protokoloansinatu zirenak. Estatu Batuak sinatu gabe geratu ziren bakarrak izan arren (eliteko herrialdeen artean), herrialde gehienak ez zituzten protokoloaren arauak betetzen.

Tenperatura aldaketak ez dira berotze globalaren arazo bakarrak. Planetan dagoen ura errazago lurruntzera lagundu du. Honek, prezipitaziogehiago eragin ditu azken mendean, aurrekoekin alderatuta (%5- artean)[8]. Bero gehiago egiten badu, ur gehiago lurrundukoda. Lurruna lainogehiago sortuko ditu, eta hauek oraindik prezipitazio gehiago.

Munduko tenperatura bai lurrean bai itsasoan 0,75 °C igo da, 1860tik 1900era. Hiriak handitu badira ere, hiriko bero-uharteaez dauka, ordea, garrantzia handirik neurtutako tenperaturarekin. 1979. urtetik lurreko tenperaturak ozeanokoak baino bi aldiz azkarrago igo dira (0,25 °C/hamarkadako eta 0,13 °C/hamarkadako). Behe troposferakotenperaturak igo dira 0,12 eta 0,22 °Cen artean hamarkadako. 1850. urtea baino lehenagoko tenperatura egonkorra izan bide da, mila edo bi mila azken urtetan, ingurumenaren gorabehera batzuk izanagatik ere: Erdi Aroko Beroaldia(800-1300) edo Izotz Aro Txikia.

Azken 30 urteetan gertatu den berotze globala deigarria da bere abiadurarengatik, azken mende honetan, dioxido karbonoa mundu osoan 0-ean handitu delako[10].

  1. (Gaztelaniaz) «¿El cambio climático en qué se diferencia del calentamiento global?» ECOticias.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  2. «Global Warming Effects» National Geographic 2019-01-14 (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  3. «What Is Global Warming?» National Geographic 2019-01-22 (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  4. Climate Change 2007: The Physical Science Basis. Contribution of Working Group I to the Fourth Assessment Report of the Intergovernmental Panel on Climate Change. Intergovernmental Panel on Climate Change, 05-02-2007
  5. Lu Jian, Gabriel A. Vecchi, Thomas Reichler: "Expansion of the Hadley cell under global warming" Geophysical Research Letters, 34-2007
  6. François, Ludovic; Rebut, Élise. Après le pétrole. La nouvelle économie écologique (frantsesez). Ellipses, p. 9. ISBN 978-2-7298-5212-2
  7. (Gaztelaniaz) EFEverde, Redacción. «Estudio desvela que el calentamiento global se inició hace 180 años» EFE Verde (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  8. (Gaztelaniaz) Tiempo, Casa Editorial El. (2016-08-23). «Revelan la fecha en la que comenzó el calentamiento global» El Tiempo (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  9. 1944-, Toharia, Manuel,. (2006). El clima : el calentamietno global y el futuro del planeta. (1. ed. argitaraldia) Debate ISBN 8483066831. PMC 77559118. (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  10. 1944-, Toharia, Manuel,. (2006). El clima : el calentamietno global y el futuro del planeta. (1. ed. argitaraldia) Debate ISBN 8483066831. PMC 77559118. (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).