Edukira joan

Lankide:AmaiaOU/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

László Nemes idazle eta zinegilea da. 1977ko otsailaren 18an jaio zen Budapesten, Hungarian. András Jeles zinema zuzendariaren semea da[1], bestaldetik, bere amaren familia Nazismo garaian kontzentrazio kanpoetan desagertu zen. Hamabi urte zituela bere amarekin Frantziara joan zen bizitzera eta Parisen hezitu zen. Bertan, Historia, Harreman Internazionalak eta Gidoigintza ikasi zituen Institut d'Études Politiques ikastetxean ezin izan zuelako Zinema Eskolara joan[2]. Hogeitasei urterekin Budapestera bueltatu zen eta bertan laburmetraiak egiten hasi zen Mátyás Erdély argazki zuzendaria eta Tamás Zányi soinu diseinatzailearekin. Hauekin bere lehen laburmetrai ezaguna bukatu zuen 35mm Türelem (2007). New Yorkeko Artes Tisch unibertsitatean Zine Zuzendaritza ikasketak hasi zituen, baina, urtebetea bukatu baino lehen ikasketak utzi zituen gustoko ez zituelako. Honen ondoren, Béla Tarr zinegilearen laguntzailea izan zen laburmetraien zuzendaritzan. 2007ko irailean bere lehen laburmetraia aurkeztu zen Veneziako Zine Internazional Festibalean. 2008ko abenduan European Film Awards festibalean “laburmetrai hoberenaren” sarian nominatua izan zen. 2015ean El hijo de Saúl berak zuzendutako lehenengo luzemetraia Canneseko Zinemaldian aurkeztu zuen eta sekulako arrakasta lortu zuen.

László Nemes
László Nemes
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Nemes Jeles László
Jaio 1977ko otsailaren 18 (44 urte)
Budapest (Hungaria)
Lanbidea Gidoilaria eta Zinegilea

Zuzendaria eta gidoilaria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendari laguntzailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Zero (2015)

Casting zuzendaria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Türelem (2007)
  • The Gentleman Takes His Leave (2010)

Sariak eta nominazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Saria Kategoria Pelikula Emaitza
Magyar Filmszemle Laburmetrai hoberena Türelem Irabazlea
Zinebi Bilbo Mikeldi saria Türelem Irabazlea
Lisboako Zinema Independente Festibala Onda Curta saria Türelem Irabazlea
Odenseko Nazioarteko Zinema Festibala Nazioarteko laburmetrai onena Türelem Irabazlea
DaKINO Grand Pix - Epaimahaiaren saria The Counterpart Irabazlea
Oscar Sariak Nazioarteko film onena El hijo de Saúl Irabazlea
Oscar Sariak Ingelesez besteko film onenaren Oscar saria[4] El hijo de Saúl Irabazlea
Urrezko Globoak Nazioarteko film onena El hijo de Saúl Irabazlea
BAFTA Sariak Nazioarteko film onena El hijo de Saúl Irabazlea
Cannesko Zinemaldia Grand Pix - Epaimahaiaren saria[5] El hijo de Saúl Irabazlea
Kossuth Saria Hungariako artista errekonozimendua El hijo de Saúl Irabazlea
Goya Sariak Europear film onena El hijo de Saúl Nominatua

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Hungarieraz) «Ott egy magyar a világ legjobbjai között» https://www.origo.hu/ (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  2. Nemes, László. Filmin (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  3. «László Nemes» IMDb (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  4. (Ingelesez) McNary, Dave; McNary, Dave. (2016-02-29). «‘Son of Saul’ Wins Hungary’s Second Oscar for Best Foreign Language Film» Variety (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  5. (Ingelesez) Badt, Karin; Cinema, ContributorAssociate Professor of; Group, Theater at the University of Paris 8; member of the TransCrit Research. (2015-06-10). «Cannes Grand Prix Winner "Son of Saul": A Critical Review» HuffPost (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).

Kanpo Estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]