Edukira joan

Lainobera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lanbro» orritik birbideratua)
Egunsentiko lainobera Swifts Creeken, Australian.

Lainobera edo lanbroa ur-tanta mikroskopikoen edo zatiki higroskopiko bustien aireko esekidura da, lurraren azalean ikuspena murrizten duena.[1] Berez eguraldiren edo jarduera bolkanikoaren zati gisa gertatzen da. Ohikoa da aire epelaren azpiko atmosfera hotzean. Halaber, aerosol-ontziak erabiliz, lainoa artifizialki eragin daiteke, hezetasun-baldintzak egokiak badira.

Lainoberaren eta lainoaren arteko alde bakarra partikulen intentsitatea da, ikuspen terminoetan adierazten dena: Fenomeno meteorologikoak 1 km edo gutxiagoko ikuspena ematen badu, lainotzat hartzen da; eta 1 km baino gehiagora ikusten uzten badu, fenomenoa lainoberatzat hartzen da. Distantziara begiratuta, lainoberak gehiago hartzen du airearen tonalitatea (grisaxka/urdinxka), eta lainoa, berriz, zurixeagoa da.

Lainoberak eguzki-izpiak ikusarazten ditu; aitzitik, lainoak, partikula dentsitate handia duenez, ez ditu eguzki-izpiak ikusten.

Konparaketa beste fenomeno meteorologikoekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Meteoroa Ikusgaitasuna Hezetasuna Aerosola
Euria < 3 km 0 Ura edo izotza
Zirimiria < 1 km 0 Ura edo izotza
Lainoa < 1 km �-100 Ura edo izotza
Lainobera 1 - 2 km �-90 Ura edo izotza
Bisutsa < 2 km < � Partikula solidoak
Gandua > 2 km < � Partikula solidoak

Ikur meteorologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikurra Zenbakia Deskripzioa
10 Lainobera

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2017]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Meteorologia Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.