Laminiturri Kultur Elkartea
Laminiturri Kultur Elkartea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | euskara elkartea |
Herrialdea | Espainia |
Historia | |
Sorrera | 1996 |
Laminiturri Kultur Elkartea, (ofizialki Asociación Cultural Laminiturri), Espainiako Errioxa autonomia erkidegoko Logroño hiriburuan dagoen kultur elkarte euskaltzale bat da. Francisco Sáenz Porres pasealekuko 1-3 zenbakietan dago.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ojacastro herrian dagoen Laminiturri iturburuaren izena da[1]. "Lamien iturria" esan nahi du eta jakina da Ojacastron autofedeak izan zirela sorginen aurka[2].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1996an sortu zuen Errioxako Unibertsitateko euskaltzale talde batek[3]. Ángel Vegas izan zen elkartearen aurreneko presidentea. 2001. urtean Eusko jaurlaritzak Euskal Etxeen erregistroan sartu zuen[3]. Ez da ordea Euskal Herritik etorritakoen elkartea, Laminiturriko bazkideen �a errioxan jaioa da eta errioxartzat duten euren burua, baina euskarak Errioxan izan duen presentzia beren sustraitzat hartzen dute.
Ekintzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errioxako euskararen usadioa eta sustraiak aztertu eta ezagutzera ematen ditu. Hainbat hitzaldi antolatu ditu beti ere euskarak Errioxan duen presentziaren eta izan duen garrantziaren ingurukoak[4][5]. Logroñon[6] eta Naiaran[7] euskara klaseak ere antolatzen ditu.
2004. urtean El camino del Vascuence-Euskararen Bidea liburua argitaratu zuen. Bermeo eta Donemiliaga Kukula batzen dituen ibilbidea azaltzen du, zortzi etapatan banaturik[8].
Naiara sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Naiara sariak ematen dituzte errioxar kultura sustatzen duten pertsonei[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «La Rioja - Errioxa» www.errioxa.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).
- ↑ «Ojacastro: Magia, brujas y autos de fé» www.ojacastro.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).
- ↑ a b c «La Rioja - Errioxa» www.errioxa.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) ««El euskera ha retrocedido por todos los lados hasta el siglo XX»» La Rioja 2011-06-15 (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).
- ↑ «EuskalEtxeak - Detalles del Centro vasco - Asociación Cultural 'Laminiturri'» www.euskaletxeak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Nájera también habla euskera» La Rioja 2014-10-05 (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Interés por el euskera en Nájera: una asociación cultural riojana organiza curso por segundo año consecutivo» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).
- ↑ «Euskal Herria eta Errioxa euskarak bat eginik» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Laminiturri Kultur Elkartearen Facebook orrialdea (Gaztelaniaz)