Edukira joan

Lala Huete

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lala Huete
Bizitza
JaiotzaSão Paulo, 1957 (66/67 urte)
Herrialdea Brasil
Familia
AitaManuel Huete
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakjantzi-diseinatzailea
IMDB: nm0400156 Edit the value on Wikidata

Lala Huete (São Paulo, Brasil, 1957) Espainiako jantzi-diseinatzaile brasildarra da. Hainbat sari nabarmen jaso ditu jantzien diseinu onenaren kategorian: 1998an La niña de tus ojos filmarekin Goya saria, 2002an El embrujo de Shanghai eta 2008an, El Greco laneki;[1][2] 2024an Gaudí saria irabazi zuen Jantzirik Onenaren kategorian, Saben aquell filmean egindako lanarengatik;[3] Nazioarte mailan ere, hala nola, 2007an, jantzien diseinu onenaren BAFTA sariak irabazi zuen El laberinto del fauno filmean egindako lanarengatik.[4][5][6]

Manuel Huete Aguilar zinemagilearen eta komiki-egilearen alaba da eta Cristina Huete zinema-ekoizlearen ahizpa. Espainiako jantzi-diseinatzaile sarituenetako bat da.

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986an hasi zen Lulú de noche eta El año de las luces filmetako jantzi-laguntzaile gisa, eta La mujer de tu vida (1994) telesaileko bi ataletan. 1984an estreinatu zen jantzi diseinatzaile nagusi Sal gorda filmean. Ondoren Las chicas de hoy en día (1991) seriearekin eta Amo tu cama rica (1992), Sublet (1992), Belle Époque (1992) filmekin jarraitu zuen. Azken film horren bidez, Goya sariearako izendatu zuten lehen aldiz, jantzien diseinu onenerako, Los peores años de nuestro vida (1994), Two Much (1995), La buena estrella (1997) eta Torrente, el brazo tonto de la ley (1998).

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1998. urtean lehen Goya saria jantzien diseinu onenaren kategorian, La niña de tus ojos filman egin zuen lanarekin.
  • 2002an Goya saria jantzien diseinu onenaren kategorian, El embrujo de Shanghai filmarekin
  • 2008an, Goya saria jantzien diseinu onenaren kategorian, El Grecorekin.
  • 2009an Goya sarietarako izendatu zuten, El baile de la Victoria lanarekin jantzien diseinu onenaren kategorian.
  • 2012an Goya sarietarako izendatu zuten, El artista y la modelo lanarekin jantzien diseinu onenaren kategorian.
  • 2013an Goya sarietarako izendatu zuten, Vivir con los ojos cerrados filmarekin jantzien diseinu onenaren kategorian
  • 2016an Goya sarietarako izendatu zuten, La reina de España filmarekin jantzien diseinu onenaren kategorian.[1][2]
  • 2024an Gaudí saria irabazi zuen Jantzirik Onenaren kategorian, Saben aquell filmean egindako lanarengatik.[3]
  • 2007an Nazioarte mailan jantzien diseinu onenaren BAFTA sariak El laberinto del fauno filmean egindako lanagatik.[4][5][6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b El artista y la modelo en la web de los Premios Goya
  2. a b La reina de España en la web de los Premios Goya
  3. a b «Premios Gaudí 2024: Lista completa de los ganadores» www.larazon.es 2024-02-05.
  4. a b Los talentos de vestuario del cine español, 13 de enero de 2013
  5. a b Las manos que visten faunos, El País, 9 de febrero de 2007
  6. a b Los diseñadores de vestuario que visten de realidad al cine español (y llegan a los Oscar) en trendencias.com

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]