Laixiar Irrati Librea
Laixiar Irrati Librea Iurreta herrian kokatua dagoen eta era autogestionatuan antolatua dagoen irrati libre bat da, bertako herrikideek sorturikoa, herriak erabili ahal izateko.
- Kokalekua: Iurreta, Bizkaia
- Sorrera: 2020. Urtea
- Emisio formatua: Sarean eta zuzenekoak
- Antolakuntza: Autogestionatua eta askea
- Sarea: Arrosa Irrati Sarea
- Emisiogunea: Abadetxea
Sorkundea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020-an Iurretako gazte talde batek sorturiko plataforma da. 2006-ko abenduaren 31 batean, Iurretako gaztetxea zen Abadetxea erre egin zen tamalez. 2019. urtean, Iurreta Plazaratu izeneko herri ekimenak, Abadetxea zenaren errautsetan kultur eskaintzaren hazia landatu izan zuen eta honekin batera, herriko espazio soziokultural hau berreskuratu zuen, herriari berriro ateak irekiz. Laixiar Irrati Librea, errauts hauetan landatutako hazien kimu bat da, herriko gazteen nahietatik abiatuta eta herrian dauden baliabide sozialak erabilita sortutako proiektua. Irrati hau era guztiz librean eraikia izan da, eta ateak parez pare zabalik ditu herriak erabili dezan. Laburbilduz, irrati herrikoi bat da, herritik eta herriarentzat sortua.
Formatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Haisera batean Laixiar Irratia sare bidezko irrati bat izan zen, hau da, materiala grabatu eta ondoren sareetara igotzen zen, jendeak gozatu zedin. Gaur egun, sareen bidezko formatua mantentzen da, baina zuzenekoen bidezkoa, hau da, sareetara igotzeaz gain eta diferituan entzuteaz gain, zuzenean materiala entzun eta jarraitzeko aukera dago. Etorkizun batean ohiko irrati baten funtzionamendua izatea du helburu Laixiar Irratiak.
Saretzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laixiar Irrati Librea, berez modu autonomoan abiatu zen mundura, ilusioz beteriko proiektua zen hau baina inongo babes eta laguntza gabekoa. Gauzak honela, Arrosa Irrati Libreen Sarera batzea erabaki izan zuen, eta gaur egun sare honetako kide da Laixiar Irratia, beste hainbat eta hainbat irrati bezala. Ikus https://www.arrosasarea.eus/
Eskaintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Laixiartzen Magazina
- Kantu Emanak
- Hik Hop
- Teilatuan
- Trikitilari
- Laixiar Olgantzak
- Orri Zurixe
- Nik Baditut Sei
- Zintzo Gara Mintzo
- Estolderria
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- https://laixiarirratia.wordpress.com/home/
- Zuzenekoak bertan entzungai: halabedi.eus:8000/laixiar.mp3