Laissez faire
Laissez faire esapidea (laissez faire, laissez passer esaldiaren laburdura, frantsesezko "Utzi egiten, utzi pasatzen") XVII eta XVIII. mendeko zenbait ekonomilari frantsesek erabili zuten esapidea da, gobernuak merkataritzan esku hartzearen kontra. Gaur egun edo merkatu libreko ekonomia edo merkatuko ekonomia zorrotzaren sinonimo da. Adam Smith izan zen laissez-faire leloaren aldeko teoria ekonomikoak zabaltzen zutenen artean nabarmendu zenetariko bat. Esaldia lehenbizikoz XVIII. mendeko Vincent de Gournay frantziar fisiokratak gobernuaren interbentzionismo ekonomikoaren aurka erabili zuen.
Jatorrizko esaldi osoa honako hau da: Laissez faire et laissez passer, le monde va de lui même, "Utzi egiten eta utzi pasatzen, mundua bere kaxa baitoa".
« | Laissez faire et laissez passer, le monde va de lui même, "Utzi egiten eta utzi pasatzen, mundua bere kaxa baitoa". | » |