Laika Estudioa
Laika Estudioa | |
---|---|
Datuak | |
Mota | animazio estudioa |
Jarduera sektorea | Industria zinematografikoa |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Erantzukizun mugatuko sozietate |
Historia | |
Sorrera | 2005eko uztailaren 20a |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Laika, LLC. stop-motion animazioko estudio estatubatuar bat da, filmak, film laburrak, bideoklip musikalak eta eduki komertzialak sortzen dituena. Azken urteotan atera dituen filmengatik da batez ere ezaguna: Coraline (2009), ParaNorman (2012), The Boxtrolls (2014) eta Kubo and the Two Strings (2016) [1]. Gaur egun, Nike konpainiaren menpe dago, estudioa Portland-en (Oregon) kokatuta dago eta Phil Knight da haren presidentea. Bere semeak, Travis Nightek, enpresa-buru eta aholkulari bezala egiten du lan bertan. Hasieran, estudioak bi dibisio zeuzkan: Laika Entertainment, film luzetarako eta Laika/house, eduki komertzialerako. Hala ere, 2014ko uztailean, Laika dibisio komertzialetik banandu egin zen zine-ekoizpenean zentratzeko. Egun, dibisio komertzial berria HouseSpecial deitzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1998an, Travis Knight Will Vinton Studios enpresan hasi zen lanean animatzaile gisa, stop-motion filmengatik eta iragarkiengatik ezaguna zen estudioa. Enpresak arazo finantzarioak zituenez, Phil Knight, Travisen aita eta Nike konpainiaren zuzendaria dena, estudioaren akziodun nagusia bihurtu zen 2002an. Hurrengo urtean, Henry Selick, The Nightmare Before Christmas (1993) film animatuaren zuzendaria, estudiora zuzendari gainbegirale bezala elkartu egin zen. 2005eko uztailean, Will Vintion Studios desagertu eta Laika izenarekin berragertu zen eta Travis enpresaren zuzendari eta presidente bihurtu zen[2].
Estudio berri hau bi departamentutan zatitu egin zen: Laika Entertainment, film luzeen ekoizpenerako; eta Laika/house, produkzio komertzialerako (iragarkiak, musika-bideoak, etab.). Horrez gain, haien lehenengo proiektuen berri eman zuten: Coraline izeneko stop-motion estiloko pelikula bat eta Jack & Ben's Animated Adventure deituriko CGI animaziozko filma.
Estudioak bere langileen zati handi bat kanporatu zuen 2008an, Jack & Ben's Animated Adventure film luzea bertan behera utzi zenean. Hurrengo urtean, Laikak bere lehen luzemetraia, Coraline, ezagutzera eman zuen, Oskarretarako izendapen bat jaso zuena “Animaziozko film onenaren” sailean. Horrez gain, BAFTArako eta Urrezko Globo sarietarako izendapen bat jaso zuen “Film luze animatu onenaren” kategorian. Baita Annie Awardsetan ere 8 izendapen jaso zituen, eta haietako hiru irabazi zituen “Soinu-banda onena film animatu batean”, “Pertsonai-diseinu onena” eta “Produkzio-diseinu onena” saileetan. Moongirl eta Coraline zuzendu ostean, eta bere kontratua birnegoziatzea ezinezkoa zela ikusirik, Henry Selick-ek Laika estudioa utzi zuen 2009an.
2012an ParaNorman estreinatu zuten, Oskarretan, BAFTA sarietan eta Annie Awardsetan hainbat nominazio eta saria lortu zituenak. Iragarkiak egin zituen Coca Cola, Apple Inc. eta Fox Sports bezalako enpresendako 2014ra arte, luzemetraietara guztiz diharduteko, eta HouseSpecial izeneko dibisio komertziala sortu zuten. Urte hartan, The Boxtrolls estreinatu zuten, Oskarretan, Annie Awards sarietan eta Urrezko Globo sarietan nominazioak izan zituena.
Kubo and the Two Strings (2016) da estudioaren azkeneko filma, nominazio asko jasotzeaz gain, BAFTA sari bat eta 3 Annie Awards.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luzemetraiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena | Estreinatze-data | Aurrekontua ($) | Etekinak
mundu-mailan ($) |
Puntuaketa (IMDb) |
---|---|---|---|---|
Coraline | 2009ko otsailaren 6a | 60,000,000$ | 124,596,398$ [3] | 7,7 [4] |
ParaNorman | 2012ko otsailaren 17a | 60,000,000$ | 107,139,399$ [5] | 7,0 [6] |
The Boxtrolls | 2014ko irailaren 26a | 60,000,000$ | 109,285,033$ [7] | 6,8 [8] |
Kubo and the Two Strings | 2016ko abuztuaren 19a | 60,000,000$ | 69,929,545$ [9] | 7,8 [10] |
Etorkizunerako, estudioak Wildwood eta Goblins liburuen adaptazioak iragarri ditu[11][12].
Laburmetraiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005eko irailaren 24an, estudioak Moongirl 8 minutuko laburmetraia estreinatu zuen[13].
Beste lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipatutako filmez gain, estudioa Corpse Bride (2005) filmaren ekoizpenaz arduratu zen. Gainera, 2007an King of California filmaren ametsaren sekuentzia sortu zuen, eta lau urte beranduago, A Very Harold & Kumar 3D Christmas (2011) filmaren beste sekuentzia bat egin zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «LAIKA | Films» www.laika.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-21).
- ↑ (Ingelesez) «Inside Laika studios, where stop-motion animation goes high tech» The Verge (Noiz kontsultatua: 2018-03-21).
- ↑ (Ingelesez) «Coraline (2009) - Box Office Mojo» www.boxofficemojo.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-21).
- ↑ Selick, Henry. (2009-02-06). Coraline. (Noiz kontsultatua: 2018-03-21).
- ↑ (Ingelesez) «ParaNorman (2012) - Box Office Mojo» www.boxofficemojo.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-21).
- ↑ Butler, Chris; Fell, Sam. (2012-08-17). ParaNorman. (Noiz kontsultatua: 2018-03-21).
- ↑ (Ingelesez) «The Boxtrolls (2014) - Box Office Mojo» www.boxofficemojo.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-21).
- ↑ Annable, Graham; Stacchi, Anthony. (2014-09-26). The Boxtrolls. (Noiz kontsultatua: 2018-03-21).
- ↑ (Ingelesez) «Kubo and the Two Strings (2016) - Box Office Mojo» www.boxofficemojo.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-21).
- ↑ Knight, Travis. (2016-08-19). Kubo and the Two Strings. (Noiz kontsultatua: 2018-03-21).
- ↑ (Ingelesez) Debruge, Peter. (2011-09-08). «Laika to adapt The Decemberists singer’s ‘Wildwood’» Variety (Noiz kontsultatua: 2018-03-21).
- ↑ (Ingelesez) Dickey, Josh L.. (2012-04-18). «Laika puts Brit book ‘Goblins’ in pipeline» Variety (Noiz kontsultatua: 2018-03-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Moongirl (C) (2005). (Noiz kontsultatua: 2018-03-21).