Lactiplantibacillus plantarum
Itxura
(«Lactobacillus plantarum» orritik birbideratua)
Lactiplantibacillus plantarum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Bacillati |
Filuma | Bacillota |
Klasea | Bacilli |
Ordena | Lactobacillales |
Familia | Lactobacillaceae |
Generoa | Lactobacillus |
Espeziea | Lactobacillus plantarum [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | Grampositibo |
Lactiplantibacillus plantarum (lehen, Lactobacillus plantarum deitua) bakterio Gram positiboa da, Lactobacillaceae familiakoa, hartzidura laktikoa burutzen duena eta bakterio laktikoen taldean sailkatzen dena. Sauerkrauten eta beste landare hartzituen sortze prozesuan parte hartzen du, janari-industrian garrantzi handiko bakterioa izanik. Aho-florako partaidea da, txistutik isolatu baita.
Hain zuzen ere, ahoan eta gorputzean mikrobio honek eragiten dituen alderdi onuragarriak direla eta probiotiko moduan erabiltzen da usu [1] [2]. Era berean, heste-florako partaidea ere bada.
Mikrobio honen beste ezaugarri batzuk:
- bazilo Gram positiboa da
- hartzidura laktiko homolaktikoa burutzen du
- anaerobio fakultatiboa eta mikroaerofiloa da
- siloratze prozesuan ere funtsezko zeregina burutzen du
- mesofiloa (12ºC-40ºC artean hazten da)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Etebarian, A., Sheshpari, T., Kabir, K. eta beste batzuek (2023) Oral Lactobacillus species and their probiotic capabilities in patients with periodontitis and periodontally healthy individuals Clinical and experimental Dental Research
- ↑ Bested AC, Logan AC, Selhub EM (2013ko martxoa) Intestinal microbiota, probiotics and mental health: from Metchnikoff to modern advances: Part II – contemporary contextual research Gut Pathogens. 5 (1): 3