Lactarius trivialis
Lactarius trivialis | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius trivialis Fr., 1815 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Lactarius trivialis Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da sukaldean erabiltzen, mingotsa baita.
Sinonimoak: Agaricus trivialis, Galorrheus trivialis. Lactifluus trivialis.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Tamaina handikoa, 4 eta 20 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, ertza biribildutik laura eta deprimitua, baita inbutu forman ere. Azal leuna, likatsu samarra eta eremu zirkularrekin, arre-more kolorekoa edo gris-arrosa, orban ilunagoekin.
Orriak: Adnatuetatik dekurrenteetara, krema zurbil kolorekoak, batzuetan latexarekin zurbildu egiten diren orban hori-berdexkekin. Latexa, krema zurbil kolorekoa du, lehortzen denean berde-gris, gris kolorekoa bihurtzen da eta potasarekin horitu egiten da.
Hanka: 3 eta 9 cm bitarteko garaierakoa, goian mehetua, leuna, ez oso likatsua, helduaroan barnehutsa, krema kolorekoa
Haragia: Tinkoagoa eta lodiagoa kapelan, zurixka. Fruta usain arin batekoa, zaporea garratza. Espora-jalkin arrosa.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis" esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du sukaldaritzarako balio.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lactarius curtus delakoarekin nahas daiteke, honen kapelak tonu gorrixka ilunak izaten ditu, zain erradialez osatutako sare bat izaten du eta honen latex zuria ez da kolorez aldatzen. Lactarius lividus-ak latex morea du. Lactarius musteus-ak horixka bihurtzen den latex zuria du. Lactarius necator eta Lactarius quietus espezieak ere gris-berdexka koloreko latexa dute, baina kapelaren azala morea eta ez hain likatsua.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uztailetik urrira. Urkien eta koniferoen azpian. Goroldiotan eta zohikaztegietan. Lurzoru azido eta hezeetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Alaska, Mexiko, Europa, Svalbard, Errusia, Himalaiako eremua.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 84 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Lactarius trivialis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.