La Frailesca
La Frailesca | |
---|---|
Geografia | |
Koordenatuak | 16°14′N 93°16′W / 16.23°N 93.27°W |
La Frailesca Mexikoko Chiapas estatuko eskualdeetako bat da. Eskulade horretan nekazaritza eta abeltzaintza-ekoizpen handia duenez, Chiapasko mandiotzat hartzen da. Chiapasko Sierra Madre eta Chiapasko Erdiko Depresioaren artean dago, eta 279 eta 2,755 msnm arteko altuerak ditu.[1][2]
Gizakiaren presentzia, oro har, oso txikia da, gehienbat migrazio-arrazoiengatik. Populazio mestizoa da nagusi eta gaztelaniaren dialekto aberatsa hitz egiten du. Eskualde hau fraide dominiko ugarik zeharkatzen zuten; dominiko gehienak etxaldeen jabe ziren eta ebanjelizazioaz ere arduratzen ziren.
Herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri hauek daude eskualdean:
- Ángel Albino Corzo
- Capitán Luis Ángel Vidal
- El Parral
- La Concordia
- Montecristo de Guerrero
- Villa Corzo
- Villaflores.
Villaflores eskualdeko herri nagusia da.[3]
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klima beroa eta hezea da, eta udan euria egiten du. Landaredia oihan eta baso hostogalkorrekoa da.[4]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzina, La Frailesca eskualdea Chiapaneca Nazioarena zen (historikoki Chiapa de Corzorekin lotura izan duen populazio-taldea), garai hartan Chiapas probintzian zeuden nazio indigenen artean borrokazaleena eta emankorrena. Ondoren, gobernuek La Frailescara migratzea sustatu zuten, eta, beraz, gehienbat Chiapa de Corzoko jendeak kolonizatu zuen, batez ere gertutasunagatik eta lotura historiko eta familiarrengatik. Hirurogeiko hamarkadan, Belisario Dominguez presa hidroelektrikoa eraikitzearekin batera, La Angostura urtegia sortu zen, populazio eta lur oso emankorrak ur azpian utzirik eta eskualdeko paisaia eta klima aldatuz.
Erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Populazio gehiena katolikoa da, i.98. .77 erlijiorik gabekoa da. Gainontzekoak protestanteak, %8.02, eta Biblian oinarritutako elizak dira, %8.55.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Villaflores nolabait eskualdearen burua da.
-
Sierra Madre Chiapasen.
-
Uraren presentzia handia da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.haciendachiapas.gob.mx/planeacion/Informacion/Desarrollo-Regional/prog-regionales/FRAYLESCA.pdf
- ↑ https://www.facebook.com/watch/?v=253219272902991
- ↑ https://web.archive.org/web/20240110202753/https://www.ceieg.chiapas.gob.mx/productos/files/MAPASTEMREG/REGION_VI_FRAILESCA_post.pdf
- ↑ https://es.slideshare.net/lulu1256/regiones-frailesca-y-de-los-bosques-del-estado-de-chiapas
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Mexikoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |