La Codorniz
La Codorniz | |
---|---|
Mota | Umore |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | Gaztelania |
Argitaratze lekua | Madril |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Espainia |
Historia | |
Sortzailea | Miguel Mihura |
Zuzendaria | Miguel Mihura (1941-1944) Álvaro de Laiglesia (1944-1977) Manuel Summers (1977-1978) Cándido (1978). |
La Codorniz Espainiako umore grafikoaren eta literarioaren aldizkari mitikoaren izenburua zen. Aldizkaria 1941ko ekainaren 8tik 1978ko abenduaren 11ra arte kaleratu zen. Sortzailea Miguel Mihura izan zen baina 1944tik aurrera Álvaro de Laiglesia donostiarrak zuzendariaren postua bete zuen, aldizkariari bere ukitu propioa emanez.[1] Zentsurarekin arazo franko izan zituen nahiz eta oso hedabide aurrerakoia ez izan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Miguel Mihura idazleak umore surrealistaren aldeko idazlea zen eta La Codorniz sortzerakoan aurretik La Ametralladora aldizkariarekin izan zuen esperientzia berreskuratu nahi izan zuen. Madrilgo zuzendaritzapean 35.000 ale saltzea lortu zuen aldizkariak. 1944an Mihurak aldizkaria saldu zuen eta jabe berriek, tartean Godó Kondea enpresaria, zuzendariaren lanean Álvaro de Laiglesia jarri zuten. Aro berri horretan arrakasta handiago izan zen, 80.000 aleetara heldu ziren, eta haien orrialdetatik umorearen Espainiako izen nagusiak desfilatu ziren. Frankismoaren azken urtetan aldizkariaren dekadentzia hasi zen.[1] Urte haietan frankistek bi aldiz suspenditu zuten aldizkaria, 1973an eta 1975an.
Kolaboratzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen ezagunenak:
- Miguel Mihura
- Alvaro de la Iglesia
- Chumy Chúmez
- Gila
- Máximo
- Perich
- Ops, gero El Roto bezala ezaguna.
- Forges
- Rafael Azcona
- Mingote
- Munoa
- Kalikatres
Eta beste asko.
La Kodorniz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]La Codorniz desagertu eta gero, bere estiloa berreskuratzeko hainbat saiakera egin dira. 1990ko maiatzean La Golondriz kaleratu zen, arrakasta handirik lortu gabe. 2006ko azaroan La Kodorniz aldizkari digitala argitaratzen da.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La Codorniz aldizkariaren historia: https://web.archive.org/web/20130526081924/http://www.ciberniz.com/codorniz.htm
- Antonio Mingoteren La Codornizen antologia: http://books.google.cat/books?id=lvov3LDomLMC&printsec=frontcover&hl=ca&source=gbs_ge_summary_r&cad=0#v=onepage&q&f=false