LXDE
LXDE | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2006 |
Azken bertsioa | 0.10.1 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | C |
Irakur dezake | UNIX-moduko |
GUI tresnak | GTK eta Qt |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU General Public License, version 2.0 or later (en) |
Deskribapena | |
Honen parte da | Lubuntu |
Euskaraz | |
Euskaraz | bai |
lxde.org | |
Iturri-kodea | https://github.com/lxde eta git://git.lxde.org/git/lxqt.git |
LXDE (Lightweight X11 Desktop Environment) mahaigain ingurune arin bat da. Ordenagailu zaharretarako egokia da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Proiektua Hong Jen Yee programatzaile taiwandarrak, PCMan bezala ezaguna, abiarazi zuen 2006an, PCManFM fitxategi kudeatzailea argitaratu zuenean.
Hong Jen Yee ez zegoen GTK 3rekin gustora eta 2013an QTrekin probak egiten hasi zen. Adierazi zuenez honek ez du esan nahi LXDEk GTK albo batera utziko duenik, "Gtk eta Qt bertsioak elkarrekin biziko dira".
2013ko uztailaren 3an Hong Jen Yeek QT erabiltzen zuen LXDEren bertsio oso bat iragarri zuen. Urte bereko uztailaren 21ean Razor-qt proiektuak (QT erabiltzen duen beste mahaigain ingurune arin bat) eta LXDEk bat egingo zutela iragarri zuten, LXQt izenarekin. LXQtren lehen bertsioa, 0.7.0, 2014ko maiatzaren 7an argitaratu zuten. 2014ko urriaren 13an Qt 5ekin erabat bateragarria den 0.8.0 bertsioa argitaratu zuten.
LXQtren 0.9 bertsioa 2015eko otsailean argitaratu zuten, barneko garbiketa eta hobekuntza handiak dakartza. QT 4rekin bateragarritasuna albo batera utzi zuten eta Qt 5 eta KDE Frameworks 5 beharrezkoak bihurtu ziren.
Software osagaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]LXDEk GNOMEren zenbait aplikazioren forkak sortu ditu eta beste hainbat aplikazio berri garatu ditu. Beste hainbat mahaigain ingurunetan ez bezala, LXDEren osagaiek mendekotasun gutxi dituzte eta ez daude estuki integratuta, independenteki instalatu daitezke LXDE instalatu gabe.
Osagaia | Deskribapena | Iruzkinak |
---|---|---|
PCManFM | Fitxategi kudeatzailea eta mahaigain metafora hornitzailea | |
LXInput | Sagua eta teklatua konfiguratzeko tresna | |
LXLauncher | Aplikazio abiarazlea | |
LXPanel | Ataza barra | |
LXSession | X saio kudeatzailea | |
LXAppearance | GTK gai aldatzailea | |
GPicView | Irudi ikustailea | |
LXMusic | XMMS2n oinarritutako audio erreproduzitzailea | |
LXTerminal | Terminal emuladorea | |
LXTask | Ataza kudeatzailea | |
LXRandR | RandRren erabiltzaile interfaze grafikoa | |
LXDM | X bistaratze kudeatzailea | |
SDDM | X11 and Wayland, biak, onartzen dituen bistaratze kudeatzailea; LXQt-n lehenetsia da | Ez du LXDE proiektuak garatu |
LXNM | Sareko konexioen kudeatzaile arina. Aririk gabeko konexioak onartzen ditu (Linux-en bakarrik) | Utzia |
Leafpad | Testu editorea | Ez du LXDE proiektuak garatu |
Openbox | Leiho kudeatzailea | Ez du LXDE proiektuak garatu |
obconf | Openbox konfiguratzeko tresna grafikoa | Ez du LXDE proiektuak garatu |
Xarchiver | Artxibo kudeatzailea | Ez du LXDE proiektuak garatu |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) LXDEren webgune ofiziala