Edukira joan

López gobernua

Wikipedia, Entziklopedia askea
López gobernua
IX. legealdia
IX. legealdiko Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta sailburuak
Ibarretxe III López Urkullu I
Gobernua
ErakundeaEusko Jaurlaritza
LehendakariaPatxi López
Hautaketa2009ko martxoaren 1a
Inbestidura2009ko maiatzaren 5a
Sorrera2009ko maiatzaren 7a
Bukaera2012ko abenduaren 14a
Iraupena3 urte, 7 hilabete eta 7 egunak
Osaera
Kontseilariak10 (2009-2012ko iraila)
9 (2012ko iraila-abendua)
AlderdiakPSE-EE
Ordezkaritza
Eusko
Legebiltzarra
25 / 75
BazkideakPP
UPyD
OposizioaEAJ
Aralar
EA
EB-B
Oposizioko buruaJoseba Egibar

López gobernua edo IX. legealdiko Eusko Jaurlaritza 2009ko maiatzaren 7a eta 2012ko abenduaren 14a bitartean agintean egon zen Eusko Jaurlaritza izan zen, 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren osatua. Eusko Legebiltzarrak lehen aldiz hautatu zuen Patxi López lehendakari, PSE-EE, PP eta UPyD alderdien babesarekin. Gobernua PSE-EEren eta PPren arteko akordioaren emaitza izan zen, nahiz eta gobernuko kideak PSE-EEkoak edo gertuko independenteak soilik izan. Historian lehen aldiz alderdi abertzalerik gabeko gobernua izan zen, alderdi konstituzionalisten gehiengoak EAJ gobernutik kendu baitzuen.

Legealdi honetan Patxi López lehendakariak Lehendakariorde kargua ezabatu zuen Eusko Jaurlaritzaren organigramatik.

2010eko urtarrilaren 25ean IREKIA izeneko web gunearen sorrera plazaratu zen, 99.000 euroko aurrekontuarekin. Aurkezpen-ekitaldian 43.662 € gastatu ziren[1].

Lehen banaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izena Irudia Alderdia Saila Hasiera Amaiera Err.
Patxi López Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra Lehendakaria 2009ko maiatzak 7 2012ko abenduak 14 [2][3]
Rodolfo Ares Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra Herrizaingoa 2009ko maiatzak 9 2012ko irailak 2 [4][5]
Isabel Celaá Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa 2009ko maiatzak 9 2012ko abenduak 17 [6][7]
Carlos Agirre Independentea Ekonomia eta Ogasuna 2009ko maiatzak 9 2012ko abenduak 17 [8][7]
Idoia Mendia Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra Justizia eta Herri Administrazioa 2009ko maiatzak 9 2012ko irailak 2 [9][10]
Bozeramailea 2009ko maiatzak 9 2012ko abenduak 17
Iñaki Arriola Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra Etxebizitza, Herri Lanak eta Garraioa 2009ko maiatzak 9 2012ko abenduak 17 [11][7]
Bernabé Unda Independentea Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa[a] 2009ko maiatzak 9 2012ko abenduak 17 [13][7]
Gemma Zabaleta Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra Enplegua eta Gizarte Gaiak 2009ko maiatzak 9 2012ko abenduak 17 [14][7]
Rafael Bengoa Independentea Osasuna eta Kontsumoa 2009ko maiatzak 9 2012ko abenduak 17 [15][7]
Pilar Unzalu Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra Ingurumena, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza 2009ko maiatzak 9 2012ko abenduak 17 [16][7]
Blanca Urgell Independentea Kultura 2009ko maiatzak 9 2012ko abenduak 17 [17][7]

Bigarren banaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patxi Lopezek hauteskunde aurrerapena iragarri ondoren, 2012ko abuztuaren 30ean, Rodolfo Aresek dimisioa eman zuen, PSE-EEren kanpaina koordinatzailea zenez gero horretan zentratzea zegokiola argudiatuta.[18] Era horretan, lehendakariak gobernu egitura aldatu zuen legealdiko azken hilabeteetarakoː Herrizaingo Saila eta Justizia eta Herri Administrazio Saila bateratu egin ziren, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila osatuz.[19] Idoia Mendiak, Justizia eta Herri Administrazio sailburuak, hartu zuen sail berriaren ardura.

Izena Irudia Alderdia Saila Hasiera Amaiera Err.
Patxi López Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra Lehendakaria 2009ko maiatzak 6 2012ko abenduak 14 [2][3]
Idoia Mendia Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra Herrizaingoa, Justizia eta Herri Administrazioa 2012ko irailak 2 2012ko abenduak 17 [20][7]
Bozeramailea 2009ko maiatzak 9 2012ko abenduak 17
Isabel Celaá Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa 2009ko maiatzak 9 2012ko abenduak 17 [6][7]
Carlos Agirre Independentea Ekonomia eta Ogasuna 2009ko maiatzak 9 2012ko abenduak 17 [8][7]
Iñaki Arriola Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra Etxebizitza, Herri Lanak eta Garraioa 2009ko maiatzak 9 2012ko abenduak 17 [11][7]
Bernabé Unda Independentea Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa 2009ko maiatzak 9 2012ko abenduak 17 [13][7]
Gemma Zabaleta Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra Enplegua eta Gizarte Gaiak 2009ko maiatzak 9 2012ko abenduak 17 [14][7]
Rafael Bengoa Independentea Osasuna eta Kontsumoa 2009ko maiatzak 9 2012ko abenduak 17 [15][7]
Pilar Unzalu Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra Ingurumena, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza 2009ko maiatzak 9 2012ko abenduak 17 [16][7]
Blanca Urgell Independentea Kultura 2009ko maiatzak 9 2012ko abenduak 17 [17][7]
  1. Legealdiaren hasieran Industria eta Berrikuntza, 2009ko abuztuaren 4an lehendakariak saila berrizendatu zuen arte, sailari zegozkion arloak hobeto identifikatze aldera.[12]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. IREKIA-ren aurkezpena
  2. a b 810/2009 ERREGE DEKRETUA, maiatzaren 6koa, Francisco Javier López Álvarez jauna Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatzeko dena.. .
  3. a b 1672/2012 ERREGE DEKRETUA, abenduaren 14koa, Francisco Javier López Álvarez jauna Eusko Jaurlaritzako Lehendakariaren kargutik kentzea xedatzeko dena.. .
  4. 5/2009 DEKRETUA, maiatzaren 8koa, lehendakariarena, Herrizaingoko sailburua izendatzeko dena.. .
  5. 14/2012 DEKRETUA, irailaren 2koa, lehendakariarena, Herrizaingoko sailburua kargutik kentzeko dena.. .
  6. a b 6/2009 DEKRETUA, maiatzaren 8koa, lehendakariarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua izendatzeko dena.. .
  7. a b c d e f g h i j k l m n o p q 21/2012 DEKRETUA, abenduaren 15ekoa, Lehendakariarena, Jaurlaritzako sailburuak kargutik kentzea xedatzeko dena.. .
  8. a b 7/2009 DEKRETUA, maiatzaren 8koa, lehendakariarena, Ekonomia eta Ogasuneko sailburua izendatzeko dena.. .
  9. 8/2009 DEKRETUA, maiatzaren 8koa, lehendakariarena, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua izendatzeko dena.. .
  10. 15/2012 DEKRETUA, irailaren 2koa, lehendakariarena, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua kargutik kentzeko dena.. .
  11. a b 9/2009 DEKRETUA, maiatzaren 8koa, lehendakariarena, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburua izendatzeko dena.. .
  12. 20/2009 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua aldatzen duena.. .
  13. a b 10/2009 DEKRETUA, maiatzaren 8koa, lehendakariarena, Industria eta Berrikuntzako sailburua izendatzeko dena.. .
  14. a b 11/2009 DEKRETUA, maiatzaren 8koa, lehendakariarena, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua izendatzeko dena.. .
  15. a b 12/2009 DEKRETUA, maiatzaren 8koa, lehendakariarena, Osasun eta Kontsumoko sailburua izendatzeko dena.. .
  16. a b 13/2009 DEKRETUA, maiatzaren 8koa, lehendakariarena, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua izendatzeko dena.. .
  17. a b 14/2009 DEKRETUA, maiatzaren 8koa, lehendakariarena, Kulturako sailburua izendatzeko dena.. .
  18. Press, Europa. (2012-09-03). «Idoia Mendia releva oficialmente a Ares al frente del Departamento vasco de Interior» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-09-10).
  19. 13/2012 DEKRETUA, irailaren 2koa, Lehendakariarena, hurrengo Dekretua laugarren aldiz aldatzen duena: Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.. .
  20. 16/2012 DEKRETUA, irailaren 2koa, Lehendakariarena, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua izendatzeko dena.. .

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]