Homeroren apoteosia
Homeroren apoteosia | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jean Auguste Dominique Ingres |
Sorrera-urtea | 1827 |
Izenburua | Homère déifié, dit aussi L'apothéose d'Homère |
Mugimendua | neoklasizismoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 386 () × 512 () cm |
Genero artistikoa | arte sakroa, margolaritza historikoa, allegory (en) eta architectural view (en) |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Room 702 (en) |
Bilduma | Louvreko margogintza saila |
Inbentarioa | INV 5417 |
Jabea | Frantziar Estatua |
Argumentu nagusia | The Apotheosis of Homer (en) |
Historia | |
Erakusketak | Salon of 1827 (en) Salon of 1833 (en) |
Homeroren apoteosia (frantsesez: L'Apothéose d'Homère) Jean-Auguste-Dominique Ingres frantziar margolariak 1827an egindako lana da. Parisko Louvre museoan ikus daiteke. Oihal gaineko olio-margolaritzaren teknika erabiliz egina, oso margolan handia da: 386 zm x 515 zm.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Homeroren apoteosia Louvreko museoaren gelaren sabaia apaintzeko enkargua izan zen; Louvre garai hartan Karlos X.aren museoa zen. Apaindu behar zen gela Clarac gela zen alegia. 1826an enkargatuta, margolariak garaiko 10.000 libera kobratu zituen lana egiteagatik. Inaugurazioa 1827an egin zen eta erregeak berak, Karlos A.a, bertan egon zen.[1] Ingresen bizitzako enkargurik garrantzitsuena izan zen eta, bere hitzetan, «nire bizitza artistikoaren lan ederrena eta garrantzitsuena egin dut».[2]
Margolana Ingresen lantegian egin zen eta, ondoren, Louvren jarrita. Lanean, maisuarekin batera, beste bi artista aritu ziren: Armand Cambon eta Bernard Prosper Debia. Latinez eta grezieraz agertzen diren esaldiak Désiré Raoul Rochette arkeologoak idatzi zituen. Sabaian ere Homeroren jaioterria izan ziren zazpi hirien alegoriak margotu ziren. Lan horiek Auguste Moench-ek egin zituen, Ingreren zirriborroak jarraituz.
1855ean oihala sabaitik jaitsi zen Parisko Nazioarteko Erakusketan erakusteko. 1860an jatorrizko lana kopia batez ordeztu zen, eta jatorrizkoa Luxenburgoko Museora eraman zuten. Kopia Paul eta Raymond Balze anaiekin batera Michel Dumasek egin zuen. Museo horretan 1874 arte egon zen. Ondoren Louvrera eraman zuten berriro ere, eta aurretik ikusteko moduan jarri zen, ez sabaian. Egia esateko, margolanaren perspektibak ez zeuden sabaian ikusteko pentsatuta, hau da, margolana behetik ikusita izateko ez zegoen pentsatuta, aurrez aurre baizik.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako Greziako Homeroren irudia adierazteko egindako lana da hau. Horregatik, greziarra margolanaren erdian, beste egile guztien gainetik agertzen da. Modu batez, gainontzeko egileek, jarrera nahiko estatikoa erakutsiz, haien omenaldia eskaintzen diote. Margolana, zentzu horretan, simetrikoa da. Homero aulki berezi batean azaltzen zaigu eta haren atzealdean berari eskainitako joniar greziar tenplua ikus daiteke; arkitrabean bere izena irakur daiteke: ὍΜΗΡΟΣ. Eskuetan gauzaki batzuk erakusten ditu: ezkerrean lantza bat, bere olerkietan agertzen diren heroien sinboloa, eskuinean bere testuekin idatzitako pergamino. Homeroren gainean irudi hegaldun batek erramu-koroa jartzen dio. Idazlearen oinetan bi emakume gazte daude, Odisea eta Iliadaren sinboloak hurrenez hurren; emakume hauen ondoan beste bi sinbolo daude: ezpata, Troiako gerraren ikurra, eta arrauna, Odiseoren bidaiaren ikurra. Inguruan 42 irudi daude, hainbat artista eta egileren irudikapenak. Ingresek hainbat zerrenda egin zituen azkenik hemen agertzen direnak aukeratzeko.
Margolanaren pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolanean pertsonaia hauek agertzen dira:
1840an, Luigi Calamattak egin behar zuen grabatu bati begira, Ingres margolanaren marrazkia egin zuen; horren izenburua Homère déïfié izan zen. Marrazki berrirako Ingres pertsonaia batzuk aldatu zituen. Shakespeare, Tasso eta Camões kendu zituen eta beste artista batzuk sartu zituen: Iktinos, Giulio Romano, Jean Goujon, John Flaxman, Eustache Le Sueur eta Jacques-Louis David; haiekin batera idazle hauek sartu zituen: Plinio Zaharra, Plutarco, Zizeron, Jean-Jacques Barthélemy eta André Dacier; eta estatista batzuk: Augusto, Cosimo Medici, Frantzisko I.a Frantziakoa, Luis XIV.a eta Leon X.a.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Radius, Emilio; Camesasca, Ettore (1972). La obra pictórica completa de Ingres. Bartzelona: Noguer. 103 or.
- ↑ AA.VV. (2008). Neoclasicismo y romanticismo. Colonia: Ullmann. ISBN 978-3-8331-5103-3. 396 or.