Kuokkala zubia
Kuokkala zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Finlandia |
Regional State Administrative Agency | Western and Central Finland Regional State Administrative Agency |
Finlandiako eskualdeak | Erdialdeko Finlandia |
Hiria | Jyväskylä |
Koordenatuak | 62°14′04″N 25°45′52″E / 62.2344°N 25.7644°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1989 |
Inaugurazioa | 1989ko urriaren 23a |
Arkitektura | |
Materiala(k) | altzairua |
Dimentsioak | 15 () × 11 () × 15,5 () × 480 () × 90 () m |
Gurutzatzen du | Jyväsjärvi (en) |
Kuokkala zubia (finlandieraz: Kuokkalan silta) Jyväskylä hirian dagoen zubi bat da, Finlandia erdialdean. Jyväsjärvi aintzira zeharkatzen du.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1977ko irailaren 26an erabaki zuen udalak zubi bat eraikitzea. 1979an hasi ziren diseinu lanak, baina ez zen erraza izan, aintziraren oinarria lokatzezkoa baita. 1983ko apirilaren 11n ibilbide berria diseinatzea erabaki zen, hiriaren erdigunea Lutakko eta Kuokkala barrutiekin lotuko zituen zubia. 1987ko urriaren 15ean hasi zituzten eraikitze lanak eta 1989ko urriaren 23an izan zen inaugurazioa.[2]
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da guztiz zuzena, kurbatura txiki bat du horizontalki eta bertikalki ere bai. 480 metrotako luzera du guztira[1] eta 15 metrotako altuera[3]. Galtzadak berak 7 metro hartzen ditu.
Zubiak 7 zubibegi ditu.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «Kuokkala bridge – Visit Jyväskylä Region Region» Visit Jyväskylä Region (Noiz kontsultatua: 2024-11-30).
- ↑ a b (Ingelesez) «Kuokkala Bridge (Jyväskylä, 1989)» Structurae (Noiz kontsultatua: 2024-11-30).
- ↑ (Ingelesez) «City of Light Route» Visit Jyväskylä Region (Noiz kontsultatua: 2024-11-30).