Edukira joan

Kumma

Koordenatuak: 21°30′N 30°58′E / 21.5°N 30.97°E / 21.5; 30.97
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kumma
Kokapena
Herrialdea Sudan
Koordenatuak21°30′N 30°58′E / 21.5°N 30.97°E / 21.5; 30.97
Map

Kumma edo Ekialdeko Semna gune militar eta komertzial egiptoar bat izan zen, Semnako gotorlekuaren ondoan kokatua, Nubian, Semnako ur-jauziaren ondoan (bigarren ur-jauziaren hegoaldean), eta Niloren ekialdeko ibarrean, Buhen eta Semna artean dauden gotorlekuetatik, Niloren ibar honetan dagoen bakarra delarik. Bertan, Sesostris III.ak, Anuket eta Jnum ur jainkoei eta Dedun kushitar jainkoari sagaraturiko tenplu bat eraiki zuen.

Semna Hegoaldeko gotorlekuarekin, eta basamortua bi alboetatik zuela, Egiptok Kermarekin zuen muga babesten zuen Antzinako Egiptoko Inperio Ertainean. Bere funtsezko xedea, Semna babestea zen, non aduana funtzioak eramaten ziren, honek, gune komertzial eta administratiboaren ezaugarriak ere baitzituen.

Laukiluze formakoa, K.a. 1850 inguruan eraiki eta K.a. 1700ean ebakuatu zen. Gaur egun, ingurua, Nasser lakuak bere uren azpian hartua du, Asuango urtegiaren eraikuntzaren ondorioz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkeologia Artikulu hau arkeologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.