Edukira joan

Kuba-ko gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kuba-ko gerra
Jatorria
Egilea(k)Antonio Zabala
Argitaratze-data1983
IzenburuaKuba-ko gerra
ArgitaletxeaAuspoa
Ezaugarriak
Genero artistikoabertsolaritza
Hizkuntzaeuskara

Kuba-ko gerra Antonio Zavalak atondutako bertso-antologia ezaguna da. 1983an plazaratua, egile desberdinen bertso paperak bildu zituen, euskaldunek Kubako Gerra horretan izan zuten presentzia azaltzeko, hitzaurre interesgarriarekin batera.

Dena dela, edukia ez da bakarrik Kubako gerraren ingurukoa: ia aldi berean Filipinetako Independentzia Gerra ere eman zen eta gatazka hori ere bertso hauetan agertzen da, bertan euskaldunak ibili baitziren ere bai. Bertso batzuk, garai hartako kanta-paperetatik hartuak dira; beste batzuk, orduko egunkari eta aldizkarietatik, besteak beste, La Voz de Guipúzcoa Euskal Erria, El Cántabro, Euskalzale... Bertso bakoitzarekin batera Zavalak azalpen ugari eman zuen: non aurkitu zuen, nork idatzi zuen, testuinguru historikoa eta abarreko informazioa bilduz. Orokorrean, testigantza aberatsak bildu zituen liburu honetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]