Edukira joan

Gurutzaontzi (bidaiari-ontzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kruzero» orritik birbideratua)
Wonder of the Seas gurutzaontzia - Malagako portua

Gurutzaontziak plazerezko bidaiak gauzatzeko bidaiari-ontziak dira. Bertan ontziko zerbitzuak, batzuetan bidaiako geltokiak (eskala-portuak), eta bidaia bera esperientziaren parte dira. Garraioa ez da bidaiaren helburu bakarra, batez ere zirkuitu itxiko gurutzaontzi bidaietan, non, itsasontzia bidaia amaitzean hasierako portua itzultzen den.

Bestalde, transatlantikoek, garraiora bideratutako gurutzaontziek, bidaia zuzenak egiten dituzte puntu batetik bestera. Tradizionalki ozeanoa gurutzatzeko transatlantiko bat estandar altuagoetan eraikiko da, frankobordo gehiagorekin eta plaka indartsuagoekin; honek, itsaso zabalean aurkitu daitezken itsaso nahasiak eta baldintza txarrak jasateko ahalmena ematen die. Transatlantikoek, gurutzaontzi normalekin konparatuta, erregai-gaitasun handiagoa, elikagai eta janari gehiago, eta bidaiarientzako denda eta jatetxeak izaten dituzte bidaia luzeetan kontsumitzeko, baina horrelako gutxi geratzen dira, Queen Mary 2 adibidez.

Gurutzaontzi eta transatlantikoen arteko ezberdintasunak desegiten joan dira, baina eraikuntzako ezberdintasunek hor jarraitzen dute. Gurutzaontzi handienak ere bidaia luzeagoetan sartu dira, batik bat, hilabete batzuetan portu berera itzuli ezin diren bidaia transozeanikoetan (edo joan-etorriko bidaia luzeagoetan).[1]

Transatlantiko zahar batzuek gurutzaontzi gisa jarduten dute, MS Marco Polo bezala, baina kopuru hori gutxitzen ari da. Transatlantiko gisa lan egiten duen ontzi bakarra Cunard lineako RMS Queen Mary 2 da. Gaur egun, Oasis klaseko Wonder of the Seas gurutzaontzia inoiz eraiki den handiena da.

1835ean, Eskozia, Islandia eta Feroe Uharteak bisitatzeko lehen gurutzaontziaren iragarkia agertu zen Shetland Journal aldizkarian. XIX. mendean inork ez zuen aurreikusiko gurutzaontzien arrakasta. Merkatura atera zen lehen konpainia 1837an sortu zen Stromnessen, Arthur Andersonek eta Brodie Wilcoxek sortua, Peninsular Steam Navigation Company izenarekin, geroago P & O Cruises bihurtu zena.

RMS Titanic ontzia

Normala denez, ekimen honek inbertitzaile handien arreta erakarri zuen, eta 1840an Samuel Cunardek Cunard Line sortu zuen Liverpooletik Halifaxera, Eskozia Berrira eta Kanadara joateko bidaia transatlantikoetarako. Itsas ingeniaritzaren ekintza gogoangarrienetako bat eta, agian, urte horietako arrakasta handienetako bat, 1912an Titanic ontziaren uretaratzea izan zen, iceberg batekin talka egiterakoan hondoratu zena, bere bidaiako bosgarren egunean. Urtebete lehenago bere ontzi bikiak (zenbait txikiagoa), Olympicek, egin zuen inaugurazio bidaia.

1920tik aurrera “behar” bat bilakatu zen klase sozial altuetarako, eta modazko bidaiatzat hartu zen, gurutzaontziei erlaxazioa, esklusibotasun, entretenimendu eta kalitate sinbolo identitatea eman ziena.

Modernitatea eta etorkizuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, gurutzaontziak goraka ari diren turismo-iturrietako bat dira, eta urtero 16 milioi bidaiari inguru dituzte. Dena den, hazkunde hori ez da bidaiari kopuruan soilik islatzen, sortzen diren zuzeneko eta zeharkako lanpostu guztietan ere islatzen da. Horren ondorioz, egituraren hobekuntza bat gertatzen hari da, kalitate handikoa, egungo eta eraikuntza berriko nabigazio-portuen kudeaketa, mantentzea eta diseinua hobetzeko.

Segurtasuna eta babesa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreskate-potentziala (tripulazioa eta bidaiariak bahitu eta erreskatea eskatzeko potentziala) eta esku-diruaren eta bitxien kopurua direla eta, gurutzaontziek segurtasun-neurriak hartu dituzte piraten erasoak aurreikusteko. Enpresa gehienek tripulazioa armatzen ez badute ere, gurutzaontziek kutxa gotor batean gordetzen dituzte armak, eta kapitaina edo arma-maisua bakarrik sar daitezke bertara. Presio altuko suteen aurkako mahukak ere erabil daitezke, eta itsasontzia maniobratu piraten ontzien aurka jotzeko. LRAD edo soinu-kainoia piratak uxatzeko erabiltzen den teknologia berrienetakoa da.

Krimena ontzian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ontziko segurtasun neurrien artean daude metal-detektagailuak, X izpi makinak eta lehergailu-detektagailuak, ontzi barruan droga, arma eta lehergailu-kontrabandoari aurre egiteko. Ontzira igo eta ontzitik jaisteko bidaiariek identifikazio-txartel bat jasotzen dute eta zirkuitu itxiko kamerak muntatzen dira ontzi osoan. Neurri horiek aireportuetan aurki daitezkeen antzekoak izaten dira eta 2001eko irailaren 11tik gogortu egin dira.[2]

Bordatik beherako itotzeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilabetero 1,5 pertsona erortzen dira gurutzaontzi handien bordatik bataz beste, eta horietatik % 17-25 baino ez dira salbatzen. Lan-baldintza txarrak izaten dira tripulazioko kideek haien burua bordatik botatzearen errudun. Bestalde, industriak alkohola eta bidaiarien jarrera arduragabea hartzen du errudun nagusitzat bidaiariak bordatik erortzen direnean. Gertaera horiek detektatzeko sentsoreetan inbertsio falta asko kritikatu da.[3]

Egonkortasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurutzaontzi modernoak altuak dira, baina egonkortasuna mantentzeko gai dira. Kroskoaren gainetik material arinak erabiltzeari, eta masa zentroa kroskoaren behealdean edukitzeari eskertu behar zaio hau. Gainera oso zabalak dira; honek egonkortasuna areagotzen laguntzen du. Bidaiari-ontzi gehienek egonkorgailuak erabiltzen dituzte kulunka gutxitzeko eguraldi txarrarekin, baina egonkorgailuek ez dute ontziaren egonkortasun orokorrean laguntzen. Duela gutxi egindako ikerketa baten arabera, itsas bidaietako gertakari operatiboen kopuruak behera egin du, eta bordatik behera eroritako pertsonen tasak ere behera egin du.[4]

Ingurumenean eragina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurutzaontziek hainbat hondakin eta kutsatzaile isurtzen dituzte  gizakien osasunean eta itsas bizitzan eragina izan dezaketenak.[5] Erabilitako erregaiak lurreko trafikoarenak baino txarragoak diren sufre dioxido emisioak ditu, baina isuri horiek murrizteko araudiak daude.[6] Itsas bidaien linea batzuk ingurumenean eragina murrizteko neurriak hartzen ari dira, deskargak saihestea eta karbono dioxidoaren ekoizpena murriztearen modukoak. Gurutzaontziek energia elektrikoa behar dute, normalean diesel sorgailuek ematen dutena,[7] baina ontzi berri batzuek gas natural likidotuarekin funtzionatzen dute[8] eta lurretik datorren energia erabiltzeko egokitzen ari dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «The ocean-going stretch limo - 16 Feb 2007 - Queen Mary 2: Giant of the Seas - NZ Herald» web.archive.org 2007-09-30 (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  2. «Cruise reports» web.archive.org 2010-09-05 (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  3. (Ingelesez) Spinks, Rosie. (2018-12-17). «People fall off cruise ships with alarming regularity. What can be done to stop it?» Quartz (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  4. (Ingelesez) «Cruise ship FAQ - - Cruise ship top heaviness» Beyondships2 (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  5. (Frantsesez) «Ncseonline - Magazine d'actualité et d'information» https://ncseonline.org/ (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  6. (Ingelesez) Vidal, John. (2016-05-21). «The world's largest cruise ship and its supersized pollution problem» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  7. (Ingelesez) Anish. (2021-05-31). «How is Power Generated and Supplied on a Ship?» Marine Insight (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  8. «Why More LNG-Powered Cruise Ships Are Being Built | Hellenic Shipping News Worldwide» www.hellenicshippingnews.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]