Edukira joan

Krudttårnet

Koordenatuak: 57°26′23″N 10°32′27″E / 57.43983°N 10.54083°E / 57.43983; 10.54083
Wikipedia, Entziklopedia askea
Krudttårnet
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaIpar Jutlandia
UdalerriaFrederikshavn Municipality
Koordenatuak57°26′23″N 10°32′27″E / 57.43983°N 10.54083°E / 57.43983; 10.54083
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1690
Kontaktua
HelbideaKragholmen 2, 9900 Frederikshavn
Webgune ofiziala
Barruko irudia.

Krudttårnet ("Bolborazko dorrea") Danimarkako Frederikshavn hirian dagoen antzinako bolborategia da. Eraikina 1686 eta 1690 artean altxatu zen. Gotorleku baten atala zen eta leku estrategikoan kokatuta zegoen.

Dorrea Frederikshavn babesten zuen Fladstrand gotorlekuaren partea zen. Estrategikoki kokatuta zegoen Jutlandia penintsula kontrolatzeko. Muino baten gainean kokatuta ingurua erasotzen zuten itsasontzein kainoien jaurtigaiek ezin zuten hirira jo.

Gotorleku honek gerra desberdinetan ezinbesteko papera jokatu zuen, esaterako Iparraldeko Gerra Handian eta Txalupa Kainoidunen Gerran. Merkataritzaren ikuspuntutik gotorlekuak Danimarka, Norvegia eta Suedia arteko trafikoa kontrolatzen zuen.

Egungo dorrea jatorrizko gotorlekuaren azken zatia da. Okupatzen duen espazioa, bestetik, ez da jatorrizkoa: 1974an, Frederikshavnen ontziola zabaldu behar zela eta, 270 metro mugitu behar izan zen. Publikoari 1976ko abuztuaren 5ean ireki zitzaion, orduan Militar Museo gisa, Bansboko Museoarekin lotuta.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]