Kristo eta emakume adulterogilea
Kristo eta emakume adulterogilea | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Rembrandt |
Sorrera-urtea | 1644 |
Izenburua | The Woman taken in Adultery |
Mugimendua | Herbehereetako margolaritzaren Urrezko Aroa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta panel (en) |
Dimentsioak | 83,8 () × 65,4 () cm |
Genero artistikoa | arte sakroa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 73C7222 eta 73 |
Kokapena | |
Lekua | National Gallery |
Bilduma | National Gallery |
Inbentarioa | NG45 |
Argumentu nagusia | Jesus and the woman taken in adultery (en) |
Kristo eta emakume adulterogilea (ingelesez The Woman taken in Adultery) Rembrandt margolari herbeheretarrak 1644an egindako olioa oholaren gaineko margolan ospetsua da. Margolan hau Londresko National Galleryn erakusten da.
Ikonografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rembrandtek margolan honetan Joanen Ebanjelioan azaldutako gertaera jasotzen da (7:53-8:11).[1] Ebanjelio horretan Jesusek emakume adulterogile bat defenditu zuen eskriben eta fariseuen aurrean. Legearen arabera adulterogilea harrikatua hil egin behar zen.
Azterketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolan honetan iluntasuna nagusia da. Hemen Rembrandtek argi-ilunen teknika erabiltzen du. Inguruaren ezaugarria handitasuna eta luxua da. Hori adierazteko margolan erdian baino gehiagoan ez da pertsonarik ikusten. Pertsonak beheko aldean bi maila desberdinetan agertzen dira. Guztien artean Jesus handiena da eta zahar baten azalpenak entzuten ari da. Emakumea, aldiz, belaunikatuta dago, lurrari begira. Jesus eta emakumearen inguruan argia bildu egiten da; gainontzekoak iluntasunean gelditzen dira.
Margolan honek Rembrandten 1630 hamarkado lanen ezaugarri nagusiak biltzen ditu nahiz eta 1644koa izan: zehaztasunak, argiaren erabilera, irudien tamainak...[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez): Margolanaren fitxa National Galleryn.