Edukira joan

Kriptorkidia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kriptorkidia
Deskribapena
MotaSortzetiko eritasuna, testicular disease (en) Itzuli, male reproductive system disease (en) Itzuli, gaixotasun genetikoa, sex differentiation disease (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateamedikuntza genetikoa
Asoziazio genetikoa
Identifikatzaileak
GNS-10-MKQ53.9
GNS-9-MK752.51 eta 752.5
OMIM219050
DiseasesDB3218
MedlinePlus000973
eMedicine000973
MeSHD003456
Disease Ontology IDDOID:11383
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Kriptorkidia ugaztunen garapenaren asaldua da, testikuluak enbrioian izaten diren tokitik eskrotora ez jaistea eragiten duena.

Enbrioian testikuluak abdomen aldean izaten dira, eta, enbrioia garatu ahala, eskrotora joan ohi dira; batzuetan, abdomenetik eskrotora bitarteko guneren batean gelditzen dira.

Kriptorkidia alde bakarrekoa (testikulu bat ez jaistea) edo bi aldeetakoa (bi testikuluak ez jaistea) izan daiteke. Haurtzaroan sarri gertatzen da ektopia-mota hau, eta kirurgia bidez sendatu behar izaten da.

Konpontzen ez bada, antzutasun iraunkorra eragiten du. Gainera, testikuluko tumoreak garatzeko probabilitatea handitu egiten da. Zenbait espezietan, hala nola txakurretan, heredagarria da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]