Koreako Langileen Alderdia
Koreako Langileen Alderdia | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | alderdi politikoa | |
Herrialdea | Ipar Korea | |
Ideologia | Kimilsungism–Kimjongilism (en) , Jutxea, songuna eta Korean ethnic nationalism (en) | |
Jarduera | ||
Kide kopurua | 3.000.000 (2016) | |
Supreme People's Assembly 607 / 687 | ||
Agintea | ||
Lehendakaria | Kim Jong-un | |
Egoitza nagusi | ||
Prentsa-organoa | Rodong Sinmun | |
Gazteria | Kim Il-sung Gazteria Sozialisten Liga | |
Zeren jabe | ||
Historia | ||
Sorrera | 1949ko ekainaren 30a 1946ko abuztuaren 28a (Ipar Koreako Langileen Alderdia) | |
Sortzailea | ||
Sorlekua | Piongiang | |
Ordezkatzen du | Ipar Koreako Langileen Alderdia | |
Koloreak | ||
webgune ofiziala |
Koreako Langileen Alderdia (Hangul: 조선로동당; Hanja: 朝鮮勞動黨; RR: Joseon Rodongdang; MR: Chosŏn Rodongdang) Koreako Herri Errepublika Demokratikoa sortu zuen alderdi politikoa da, herrialdea goberna dezakeen bakarra. Herri Batzar Gorenean ordezkari gehien dituen alderdi politikoa da eta de jure dihardu legezko beste bi alderdiekin. Hirurek Aberria Bateratzeko Fronte Demokratikoa (Hangul: 조국통일민주주의전선; RR: Joguk tong(-)il minju juui jeonseon; MR: Choguk t'ongil minju chuŭi chŏnsŏn) izeneko herri frontea osatzen dute.
Koreako Langileen Alderdia 1949an sortu zen Ipar Koreako eta Hego Koreako Langileen Alderdien bat egitearen ondorioz. Alderdia legez kanpokoa da Hego Korean herrialdearen Segurtasun Nazionalaren Legeak aginduta.
Alderdiaren antolaketari dagokionez, ideologia sistema monolitikoa eta Lider Gorena ditu oinarri, Kim Yong-juk eta Kim Jong-ilek sortutako sistema eta teoria. Alderdiaren organismorik gorena Biltzarra da. Nahiz eta alderdiaren egitura beste alderdi komunisten antzekoa izan, praktikan hauek baino instituzionalizatze-maila txikiago du, politika informalari ohi baino leku handiagoa utziz. Batzorde Zentrala, Idazkaritza, Batzorde Militar Zentrala, Politburoa eta Presidiuma bezalako erakundeek, ohi baino botere-maila apalagoa dute. Gaur egun, Kim Jong-un da alderdiburua eta Koreako Langileen Alderdiaren idazkari nagusi eta Batzorde Militar Zentralaren lehendakari lanak egiten ditu.[1]
Alderdiaren ikurra igitai eta mailu komunistaren aldaera bat da, erdian korear kaligrafian erabiltzen den pintzela duela. Mailuak industriako langileria irudikatzen du, igitaiak nekazariak eta pintzelak intelligentsia.
Hauteskunde-emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herri Batzar Gorenerako hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauteskundeak | Alderdiburua | Eserlekuak | /– | Postua |
---|---|---|---|---|
1948 | Kim Il-sung | 157 / 572 |
▲ 157 | ▲ 1.a |
1957 | 178 / 215 |
▲ 21 | ▬ 1.a | |
1962 | 371 / 383 |
▲ 193 | ▬ 1.a | |
1967 | 288 / 457 |
▼ 83 | ▬ 1.a | |
1972 | 127 / 541 |
▼ 161 | ▬ 1.a | |
1977 | ezezaguna / 579 | |||
1982 | ezezaguna / 615 | |||
1986 | ezezaguna / 655 | |||
1990 | 601 / 687 |
▬ 1.a | ||
1998 | Kim Jong-il | 863 / 687 |
▼ 7 | ▬ 1.a |
2003 | ezezaguna / 687 | |||
2009 | 606 / 687 |
▬ 1.a | ||
2014 | Kim Jong-un | 607 / 687 |
▲ 1 | ▬ 1.a |
2019 | ezezaguna / 687 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Rodriguez, Mikel. (2012-04-12). «Ipar Korean Langileen Alderdiko buruzagitza hartu du Kim Jong-unek» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-05).