Edukira joan

Kopla-buruko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Petxeroa, William Holman Hunten margolana. Lebitarrena liburuan (Lb 16:21-22) aipatzen den ahuntz bati bekatuak egoztearen ohitura irudikatzen du.

Kopla-buruko, pagaburua edo, irudizko adieran, petxeroa besteen errua ordainarazi egiten zaion pertsona edo taldea da, erruaren ardura nagusia izan gabe. Egoera askotan ager daiteke: pertsona batek beste bati errua botatzean ("Enekok egin zuen, ez nik!"), pertsona bat talde baten aurka ari denean ("Nota txarrak ditut, baina irakasleen errua da."), talde bat pertsona baten aurkako egoera batean ("Amaiarengatik ez du gure taldeak irabazi.") nahiz talde bat beste talde baten aurka jotzean ("Etorkinak dira langabeziaren errudunak.").

Beste hizkuntza batzuetan, ahuntz batekin lotzen da (ingelesez: scapegoat, gaztelaniaz: chivo expiatorio, frantsesez: bouc émissaire) Bibliako Lebitarrena liburuan aipatzen den ohitura jarraituz. Ahuntz batek bi kume izaten zituenean, bat sakrifikatzen zen eta bestea basamortuan uzten zen, talde osoaren bekatuak garbi zitzan.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]