Kopenhageko Opera Etxea
Kopenhageko Opera Etxea Det Kongelige Teater | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Danimarka |
Estatu | Danimarka |
Eskualdea | Hovedstaden |
Udalerria | Copenhagen Municipality |
Koordenatuak | 55°40′55″N 12°36′02″E / 55.6819°N 12.6006°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2005 |
Inaugurazioa | 2005eko urtarrilaren 15a |
Komisarioa | Mærsk Mc-Kinney Møller (en) |
Edukiera | 1.703 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Henning Larsen (en) |
Eraikitzailea | E. Pihl & Søn (en) |
Estiloa | neo-futurism (en) |
Kontaktua | |
Helbidea | Ekvipagemestervej 10 |
Webgune ofiziala | |
Kopenhageko Opera Etxea (danieraz Operahus København edo Operaen på Holmen) Kopenhagen dagoen opera areto nazionala da. 2005ean inauguratu zen eta inoiz eraiki den opera antzokirik garestiena da, izan ere 340 milioi euro kostatu baitzuen. Amalienborg jauregiaren parean kokaturik dago, Holmen uharteko kaiaren ertzean, Indre By barrutiko Christianshavn auzoan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Henning Larsen arkitektuak diseinatu zuen Ramboll eta Buro Happold ingeniariak eta Theatreplan Antzoki aholkulariaren laguntzarekin. Eraikuntza 2001eko ekainean hasi zen eta 2004ko urriaren 1ean bukatu ziren lanak. 2005eko ekainaren 15ean inauguratu zen Mærsk Mc-Kinney Møller, Anders Fogh Rasmussen (Danimarkako lehen ministroa) eta Margarita II.a erregina bertan zirela. 2006ko apirilaren 7an Plácido Domingo tenoreak abestu zuen bertan Richard Wagnerren Die Walküre operako Sigmund pertsoiana antzeztuaz.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskenatoki nagusi bat du eta beste bost txikiago ere bai honekin elkarturik. Orkestraren tamaiaren arabera 1492 eta 1703 besaulkiren artean ditu. 110 musikaritako orkestrarentzako tokia ere badu. Teloia Per Arnoldi eta Per Kirkeby artistek diseinatu zuten eta foyer-ko brontzezko eskulturak Olafur Eliasson artista daniar-islandiarrarenak dira.
Eskenatoki txiki bat ere badu antzerki experimentalak egiteko, Takkelloftet edo kutxa beltza izenekoa, izan ere publikoarentzako eremua erabat beltza baita. 200 besaulki inguru ditu.
Eraikinaren inguruan kanal artifizialak eraiki dira, Opera Etxea dagoen uhartea eraikina baino gutxi haundiagoa delako itxura eman nahian.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Danieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala