Kontsumorako Prezioen Indize
Kontsumorako Prezioen Indizea (KSI) familiek eta banakoek kontsumitu ohi dituzten prezioen bilakaera adierazten duen indize edo adierazle bat da. Horretarako, oinarritzat hartzen den une batean, familiek kontsumitzen dituzten produktuen lagin bat osatzen da, erosketa-saskia izenekoa, familia guztien kontsumoaren adierazgarria izango dena, eta produktu horien prezioen jarraipena egiten da hilabetez hilabete. Prezioak bateratu egiten dira eta, gehienetan Laspeyres indize izeneko formula bat erabiliz, indize bat kalkulatzen da, oinarri-urtean 100 balioa duena eta hortik aurrera oinarri horrekiko aldaketa adieraziko duena. Indize orokorraz gainera, produktu motaren araberako prezioen bilakaera ere (elikagaiak, garraioa, arropa, ...) kalkulatzen da. Kontsumorako Prezioen Indizearen bilakaera soldata, pentsio eta produktuen prezioak aldatzeko erreferentzia gisa erabiltzen da maiz; izan ere, Kontsumorako Prezioen Indizea zenbat igo, halako igoera izan beharko lukete ere soldata eta pentsioek erosteko ahalmena mantentzeko. Gehienetan, estatistika ofizialaz arduratzen diren gobernu-erakundeen ardurapean dago Kontsumorako Prezioen Indizearen eraketa.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kontsumorako Prezioen Indizea, Gizapedian.
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |