Komentu
Komentua fraideak eta mojak elkarkidetzan bizi diren eraikina da, batez ere Eliza Katolikoan eta Anglikanoan.
Hitza latinezko conventusetik dator ("biltzar"): erromatar biltzar haietan elkartzen ziren hiritarrak, arrazoi administratibo edo judizialen ondorioz.
Monasterioaren ordez, propioago aipatzen da komentua, honako hauetan:
- Elizkide erregularrek (gizon eta emakumeek) osatutako elkarte erlijioso ez monastiko baten bizitza tokientzat.
- Eskeko ordenetako (frantziskotarrak, dominikarrak, karmeldarrak, agustindarrak) erlijiosoak (fraide edo serorak) bizi diren, horrela, kongregazioa bera ere deitzen den arren.
Apaizetxe batean bezala, komentuak antolaketa arkitektoniko eta sozial zehatza du, sortu zuen ordena monastikoaren mende dagoena.
Tradizioan, komentu bateko eraikinak kapera edo eliza, erlijiosoen gelak, jangela edo errefektorioa eta biltzar gela edo kapitulu gela zituen, hori guztia klaustroizeneko patio itxiak inguratua, baita komuna, sukaldea, biltegia... ere.
Beste esanahi batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatar zibilizazioan, lurralde auzitegia zen (conventum juridicum), hau da, euren lurraldearen banaketa administratibo bat.