Komageneko Erresuma
Komageneko Erresuma Βασίλειον τῆς Kομμαγηνῆς | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
K.a. 163 – K.o. 72 | |||||||
Monarkia | |||||||
Eskualdea 50ean | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Samosata | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Antzinako greziera (ofiziala) Antzinako persiera | ||||||
Erlijioa | Sinkretismo (Helenismo eta irandar jainkoak) | ||||||
Historia | |||||||
|
Komageneko Erresuma[1] (antzinako grezieraz: Βασίλειον τῆς Kομμαγηνῆς; armeniera klasikoz: Կոմմագէնեայ թագաւորութիւն) antzinako greko-irandar erresuma izan zen, orontidar dinastiaren adar helenizatu baten agindupean zegoena.[2]
Hiriburua Samosata zuen. Samosataren Burdin Aroko izenak, Kummuh, ziurrenik bere izena eman zion Komageneri.[3] Komagene, Armenia, Partia, Siria eta Erromaren arteko "estatu leungailu" bat izateagatik ezaugarritu zen; kulturalki, badirudi estatu guzti hauen kulturen nahasketa bat izan zela.
Komageneko Erresumako erregeek Orontes I.aren ondorengoak zirela aldarrikatu zituzten.[4] Bere eremua egungo Turkiako Adıyaman eta iparraldeko Gaziantep probintziek osatzen zuten.
K.a. II. mendearen hasiera baino lehengoko Komagene eskualdeari buruz ezer gutxi dakigu. Hala ere, dirudienez, Komagene, Sofene ere barnean hartzen zuen estatu handiago baten zati bat izan zen. Egoera honek k.a. 163ra arte iraun zuen, noiz, Antioko IV.a Epifanes seleukotar erregea hiltzean, tokiko satrapak, Ptolomeo Komagenekoak, gobernari independente bezala aldarrikatu zuen.[5] Komageneko Erresumak bere independentzia mantendu zuen k.o. 17. urtera arte, hau da, Tiberio enperadoreak erromatar probintzia bihurtu zuenean. Erresuma independente bezala berragertu zen, Antioko IV.a Komagenekoa Kaligularen aginduz tronura itzuli zenean. Ondoren, enperadore berak tronutik kendu zion, eta urte pare bat beranduago, bere oinordeko Klaudiok berrezarri zuen. Berrezarritako erresumak 72. urtera arte iraun zuen, Vespasianok desegin eta behin betiko Erromatar Inperioaren zati bezala bilakatu zuen arte.[6]
Erresumako aztarna ikusgarri iraunkorrenetako bat, Nemrut mendian dagoen toki arkeologikoa da, non Antioko I.a Theos Komagenekoak jainko sinkretista greko-irandar batzuei, berari eta Comageneko lur jainkotuari eskainitako santutegia eraiki zuen. Aztarnategia egun Gizateriaren Ondarearen zerrendan dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.
- ↑ Wolfgang, Haase. (1986). Aufstieg und Niedergang der römischen Welt: Geschichte und Kultur Roms im spiegel der neueren Forschung. Walter de Gruyter, 736 or. ISBN 978-3-11-007337-9..
- ↑ Lang, David M.. (1983). Ehsan Yarshater ed. The Cambridge History of Iran. 3: The Seleucid, Parthian and Sasanid Periods, Part 1 Cambridge University Press, 510 or. doi: . ISBN 9781139054942..
- ↑ Hovannisian, Richard G.. (1997). The Armenian People from Ancient to Modern Times - 2 Vols.. New York: St. Martin's Press.
- ↑ Sartre, M.. (2007). The Middle East under Rome. , 23 or..
- ↑ (Ingelesez) Hazel, J.. (2002). Who's Who in the Roman World. Psychology Press, 13 or. ISBN 9780415291620..