Edukira joan

Klaudio Otaegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Klaudio Otaegi

Bizitza
JaiotzaZegama1836ko urriaren 30a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaHondarribia1890eko urtarrilaren 10a (53 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 562

Klaudio Otaegi (Zegama, Gipuzkoa, 1836ko urriaren 30a - Hondarribia, Gipuzkoa, 1890ko urtarrilaren 10a) euskal idazlea. Maisu ikasketak egin zituen Gasteizen, eta Hondarribian aritu zen eskola maisu 1858. urtetik aurrera.

Bonaparte printzearekin harremana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Luziano Bonaparte printzearen laguntzaile izan zen, eta Euskal Herriko bidaietan lagundu zion, 1866an batez ere. Haren aginduz itzuli zituen Gipuzkoako azpieuskalki ugaritara Kristau Dotriñea eta Bibliako zati asko: San Joanen ebanjelioa, San Markosena, Ruten eta Jonasen liburuak, etab. Olerki ugari idatzi zuen Euskal-Erria aldizkarian batez ere, eta gazteleratik, frantsesetik eta ingelesetik itzuli zuen euskarara beste asko: “Bere idazlumatik hainbat olerki atera ziren, jatorrizkoak eta itzulpenak, normalean gutxi inspiratuak, horien artean Luis de León eta Juan Arolas-en lan batzuk (Mitxelena 1960, 130. or.).

Klaudio Otaegi zuberotar batekin ezkondu zen, Lucie-Honorine Richard-ekin. Honen ahizpa Marie Clémence Richard, Klaudioren koinata alegia, Bonaparte printzearen bikote izan zen 1857tik Bonaparte hil zen arte, 1891ean.

Otaegiren olerki ezagunenetako bat Beotibarko gudua da, 14. mendeko gertakari historikoaren gainean (Beotibarko gudua) oinarritua. 20. mendean abesti bihurtu zuten Lourdes Iriondok, Aire Ahizpek eta baita Benito Lertxundik izenburuak pixka bat eraldatuta (Beotibar)[1]. Otaegik, zentzu epiko bat emanez Beotibarkoari ezkutatu egin zuen gudu hartan gipuzkoarrek menderatu zituztenak nafarrak izan zirela, eta eufemismoz idatzi zuen "Beotibarko harkaitzetan / etsaiak gure oinetan". Benito Lertxundik are gehiago eraldatu zuen bertsoa, honela kantatuzː "Beotibarko harkaitzetan / frantsesak gure oinetan".

1990ean Otaegiren Olerki guztien bilduma argitaratu zuen Patri Urkizuk Xabier Azurmendirekin lankidetzanː

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bilketa. «Beotibarko gudua, Claudio de Otaegui, 1888» www.bilketa.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]