Kione
Kione | |
---|---|
Ezaugarriak |
Greziar mitologian, Kione (antzinako grezieraz: Χιονη, "elurra"), Boreas ipar haizearen (neguko jainkotzat ere hartua) eta Oritiaren alaba bat zen. Kleopatra, Zetes eta Kalaisen ahizpa-arreba zen. Ezkutuko harreman bat izan zuen Poseidon itsasoko jainkoarekin, honekin, Eumolpo izeneko seme bat izan zuelarik. Bere aitaren haserrea eragozteko, Kionek, jaio berria, uretara bota zuen, non Poseidonek bere babesean hartu zuen. Aelianoren arabera, Boreasekin, Hiperboreoen ama izan zen.
Kione izeneko beste pertsonaia bat, naiade bat zen, Nilo ibaia eta Kalirroeren alaba. Nekazari batek bortxatu zuen, eta Zeusek, berataz errukituz, lainoetara eraman zuen, nondik, Egiptoko basamortu idorretara elurra botatzen zuen.
Kione izeneko hirugarren pertsonaia bat, Dedalionen alaba bat zen, jainkoren batzuk, berataz maitemindu izaterainoko bezain ederra izateagatik nabarmentzen zena. Hermes eta Apoloren maitalea izan zen, lehenarekin Autoliko izan zuelarik, eta, bigarrenarekin, Filamon. Bere edertasunagatik harrotua, Artemisa mespretxatzeko ausardia izan zuen. Mendeku bezala, jainkosak, gezikada batez zeharkatu zion mihia, handik gutxira hilko zuen zauri larri bat eragin ziona.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |