Karat
Karat[1][2] edo kilatea (Heg.) bi modutara erabiltzen den hitza da
- Bitxigintzako karata: Batez ere, perla eta harribitxiak pisatzeko erabiltzen den pisu unitatea da. Zentzu honetan, karat bat, ontza baten ehun eta berrogeita laugarren zatia, libra baten bi mila berrehun ta berrogeigarren zatiaren baliokidea izango litzateke Nazioarteko Unitate Sisteman, 202,83 miligramoren baliokidea izango litzateke.
- Urregintzako karata: Bitxietan erabilitako metalen legea (purutasuna) adierazten du. Zentzu honetan, karat bat, osatzen duen aleazioaren masa guztiaren 24garren zatia izango litzateke (gutxi gora-behera %4,167a). Adibidez, bitxi bat 18 karateko urrez egina baldin badago bere aleazioa 18/24 urre zati ditu edo 3/4 eta bere purutasuna uekoa izango litzateke, 24 karateko bitxi batek, 24/24 urre zati izango lituzkeen bitartean, eta, beraz, urre puruz egina egongo litzateke.
Karata, karat metriko ere deitzen da, eta, ingelesez eta frantsesez carat esaten zaio. "Kilate" hitza, keration antzinako greziar hitzetik dator, eta algarrobo esan nahi du, fruitu honen haziak, antzinatean, bitxiak eta harribitxiak pisatzeko erabiltzen baitziren, hazien arteko ustezko pisu uniformetasunaren ondorioz. Arabiarrek pisu unitate hau hartu zutenean, quiratera aldatu zen, eta hau, gaztelerara pasatzean, kilate bihurtu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Zehazki - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
- ↑ «carat | dictionnaire électronique français-basque | Nola Erran» nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
Kanpo-estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herriko neurri zaharrak | ||
---|---|---|
Masa: arroa • libra • ontza • kilate • kintal • erralde Edukiera: arroa • pitxer • kahiz • erregu • txopin • anega • anerdia • gaitzerua • lakari • lakari-laurdena Azalera: gizalur • golde lurra • erregu-lurra Luzera: legoa • itsas legoa • itsas milia • besaldia • kana • arra • oina • hazbetea • gizabetea • korapiloa |