Kate Adie
Kate Adie | |
---|---|
(2010) | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Northumberland, 1945eko irailaren 19a (79 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Newcastle University (en) Sunderland High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, telebista aurkezlea, idazlea eta autorea |
Enplegatzailea(k) | BBC University of Sunderland (en) |
Jasotako sariak | |
kateadie.co.uk | |
Kathryn Adie, ezagunagoa "Kate" Adie izenez (Northumberland, Erresuma Batua, 1945eko irailaren 19a) britainiar kazetaria, idazlea eta telebista aurkezlea da. Bere zeregin nagusia BBCko korrespontsal buruzagi izan zen, eta denbora horretan oso ezaguna izan zen mundu osoko gerra-eremuetatik informatzeagatik. Gero, BBC Radio 4ko korrespontsaletik aurkeztu du.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adie Northumberland-en jaio zen. Sunderland-en bizi zen bikote batek, Johnek (farmazialari lanbidez) eta Maud Adie senar-emazteek adoptatu zuten.[2] Katiek dituen zaletasunen artean, futbola dago, eta hiriko taldearen (Sunderland Association Football Club) zale amorratua da. Katek Sunderland Chuch High School-en hasi zituen ikasketak, eta, ondoren, Newcastle upon Tyne Unibertsitatean jarraitu zituen. Han, Eskandinaviako Ikasketen Lizentziatura lortu zuen eta Gilbert eta Sullivanen hainbat produkzioren protagonista izan zen.
Kazetari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Durhameko BBC irratiko laguntzaile hasi zuen karrera BBCrekin, eta gero Radio Bristolen ekoizle izan zen. Aurrerago, irratia telebistaz aldatu zuen, eta bitarteko bereko kanpo-emisioak zuzendu zituen. Lanbide-arloan hazten jarraitu zuen, izan ere, 1976an Plymouth eta Southamptoneko eskualdeko telebistako erreportari bihurtu zen, estatuko albiste-taldeko kide izateagatik.
1980an egin zuen Nimrod operazioko parte hartzeak aukera handia eman zion.[3] Gau horretako guardiako kazetari izanda, Adie izan zen Aireko Zerbitzu Berezia enbaxadan sartu zen lehena. BBCk Snooker Munduko Txapelketaren estaldura moztu zuen,eta Adiek, auto baten atearen atzean makurtuta zegoen bitartean, zuzenean transmititu zuen telebista-katerako.
Hondamendi eta gatazken berriemale
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horren ondoren, 1980ko hamarkadan, hondamendiei eta gatazkei buruzko informazioa ematera bidali zuten, baita 1986an Trípoliko bonbardaketa estatubatuarra ere (horren salaketa Norman Tebbit Alderdi Kontserbadoreko lehendakariak kritikatu zuen) eta 1988an Pan Am Flight-en 103 hegaldiaren atentatua ere. 1989rako, nazioarteko albisteen buru izan zen, eta 14 urtez egon zen kargu horretan. 1989ko Tiananmen plazako protestei buruzko informazioa ematea izan zuen lehen lanetako bat. Bertan, bala-zauri txiki bat izan zuen ukondoan. Golkoko Gerra, Jugoslaviako Errepublika Federatibo Sozialista zaharreko Gerra, 1994an Ruandako Genozidio eta 2000. urtean Sierra Leonako gerraren berri ere eman zuen. 2003an, Adie lehen mailako txostenetatik erretiratu zen. Gero, freelance edo langile autonomo kazetari gisa egin du lan (besteak beste, Radio New Zealand-i buruzko txosten erregularrak ematen ditu), baita hizlari publiko eta BBCko Radio 4ko "From Our Own Zegent"-en aurkezle ere.
Bost denboraldiko bi telesail zuzendu zituen: Leopard Films produkzio bat BBCrentzat 2005ean eta 2006an. Telesail horretan, adopzioak eragindako helduen bizitzako esperientziak eta ume adoptatuek haur abandonatu gisa hasi behar duten bizitza kontatzen dira.[4]
Haren lana egiteko era ekintzatik hurbil egotekoa zen. Hurbil egote horrek "libiar baten sumindua" eragin zuen. Tiroak klabikula azala urratu zion, baina zauri arina baino ez zen izan. Hain zuzen, ikuspegi horrek eragin zuen esaera ironiko hauxe: "Erabaki ona da hegazkin bat hartzea Kate Adie jaitsiko den aireportuan". Bosnian ezagutu zuen Radovan Karadéi’ ere.[5]
Argitaratutako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adie best-seller baten egilea ere bada, bere autobiografia argitaratzean, bere gerrako gertaerak ezagutu nahi zituen jendeari jakinmin handia sortu baitzion. Bere lehen liburua, “Arrotzen ontasuna” izenekoa izan zen, 2002an. Bigarren liburua, “Corsés a camuflaje: las mujeres y la guerra”, 2003an argitaratu zen. 2005ean, Adiek bere hirugarren testua argitaratu zuen, “Niño de nadie/ Ez da inoren umea” izenekoa, haur jaioberrien historia eta nortasun-kontuak biltzen dituena. Laugarren idatzi bat, “Arriskuaren barruan: lanerako bizitza arriskuan jartzen duten oertsonak”, 2008ko irailean argitaratu zen. 2013ko irailean, Adiek “Borroka bizitegi-frontean: Emakumeen ondarea Lehen Mundu Gerran” argitaratu zuen.
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Kindness of Strangers, Headlinek argitaratutako autobiografia, ISBN 0-7553-1073-X
- Corsets to Camouflage: Women and War, Coronetek argitaratua, ISBN 0-340-82060-8
- Nobody's Child, Hodder & Stoughton Ltd-ek argitaratua, ISBN 0-340-83800-0
- Into Danger, Hodder & Stoughton Ltd.-k argitaratua,(1. arg.), 2008ko iraila, ISBN 0-340-93321-6
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1993an OBE bat jaso zuen.
- 1990ean British Academy Television Awards saria irabazi zuen.
- Unibertsitate askoren ohorezko tituluak ditu, York St John University eta Bath-eko Unibertsitatearen ohorezko titulu bat barne (1987).[6]
- Kazetaritzako ohorezko irakaslea da Sunderlandeko Unibertsitatean, eta hiru ohorezko beka ditu.
- 2013. urtean Pylmoutheko Unibertsitateko ohorezko doktoretza jaso zuen.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Summerskill, Ben. (14 de octubre de 2001). «The Observer Profile: Kate Adie» The Guardian (Londres).
- ↑ Summerskill, Ben. (14 de octubre de 2001). The Observer Profile: Kate Adie. Londres.
- ↑ Kate Adie. BBC 3 de enero de 2003.
- ↑ Found :: Productions. Leopard Films.
- ↑ He was a smart, rather vain man. 22 de julio de 2008.
- ↑ «Honorary Graduates 1989 to present» bath.ac.uk (University of Bath).
- ↑ Plymouth University