Edukira joan

Kaskarotenea ikastola

Koordenatuak: 43°22′45″N 1°40′06″W / 43.379272°N 1.668295°W / 43.379272; -1.668295
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaskarotenea ikastola
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaZiburu
Koordenatuak43°22′45″N 1°40′06″W / 43.379272°N 1.668295°W / 43.379272; -1.668295
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2017ko irailaren 1a
Kudeatzailea[[]]
Kontaktua
HelbideaErrepira karrika - Marinela auzoa - 64500 ZIBURU eta 2 avenue du Dr Speraber 64500 Ciboure

Kaskarotenea ikastola Lapurdiko ikastola bat da. Ziburu herrian dago kokatuta.

Ikastetxe pribatua da, Frantziako Hezkuntza Nazionaleko Ministerioarekin itundua. Haur hezkuntza eta lehen mailetako ikasleak formatzen ditu, murgiltze ereduan. Seaska eta Ikastolen Elkartea federakuntzetako kide da.

Ikastolaren sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusirik Donibaneko ikastolako kopuruak gorantz abian, ikastola bat Ziburun sortzeko xedea duen buraso talde bat sortzen da. Ikastola 2012an sortzen da, udalak utzitako lur eremu batean, Marinela auzoko eskola publikoan. Behin behineko bi modulu prefabrikatuetan abiatzen da.[1]

Kaskarotenea ikastolaren auzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus artikulu zehatza : Kaskarotenea ikastolaren auzia

Ikastola sortzean Guy Poulou auzapezak engaiatu bazen egoitza finko baten eraikitzen, 2014an solasaldiak Seaskarekin gaizki ibilki dira eta auzapezak 2012ko akordioa ez arraberritzea erabakitzen du[2]. 2014ko ekainaren 4an jakinarazten du udan ikastolak egoitza utzi beharko duela eta abuztuan Seaska auzitan ezartzen du. Isunen ordaintzera kondenatua da Seaska.

Seaskak lekuan bertan egotea erabakitzen du, "aterabide bat atzeman arte" eta elkartasunari dei egiten dio isunen ordaintzeko. Urriaren 29ean udalak argindarra kentzen dio ikastolari[3] elkartasun mugimendu handiak sortuz.[4] Azaroaren 8an, 6000 pertsona biltzen dira Seaskak antolatutako manifestaldian, Ziburuko karriketan[5].

2015eko urtarrilean Seaskak auzoko lur bat erosiko duela jakin arazten du eta 300 000 euroko ditu bilketa kanpaina bat abiatzen du horretarako.[6]

Marinela auzoko lurra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko irailean, 15 ikasleek sartzea egoitza berrian egiten dute, Seaskak erositako lur eremuan, modulu prefabrikatuetan.[7] Estreinaldia 2016ko Apirilaren 9an egin da.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Renteria, Aitor. «Seaskak 30. ikastetxea irekiko du aurki Ziburun, baimena lorturik» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
  2. Arbelbide, Nora. ««Haurrek euskara ikasteko, murgiltzea da eraginkorrena»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
  3. Berria. «Ziburuko Herriko Etxeak argindarra kendu dio Kaskarotenea ikastolari» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
  4. Berria. «Argirik gabe ariko dira oren batez bihar Seaskan» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
  5. Berria. «Karrika bete dute ikastolaren alde, Ziburuko auzapezari erantzuteko» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
  6. Etxebarria, Joanes. «Seaskak lur eremu bat erosiko du Ziburun Kaskarotenea ikastolarentzat» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
  7. Berria. «Kaskarotenea ikastola berria, abian» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
  8. Erremundegi, Ekhi. «Kaskarotenea ofizialki ireki dute Ziburun» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]