Kashtin
Kashtin | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Nitassinan[1] eta Quebec |
Musika mota | Folk rock |
Urteak | 1984 - 2003 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Columbia Records |
Taldekideak | |
Claude McKenzie Florence Vollant | |
Informazio gehigarria | |
Kashtin 1984an Mani-Utenam innu komunitatean (Côte-Nord, Quebec) Claude McKenzie eta Florence Vollantek sortutako folk rock taldea da. Quebeceko eta Ipar Amerikako jatorriko herrietako kideek osatutako musika talderik arrakastatsu eta ezagunenetakoa izan da.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kashtin hitzak "tornado" esan nahi du innu-aimun edo innueraz; izenak, bestalde, paronimoa edo hitz jokoa egiten du ingelesezko cashed in (cash=diru) esapidearekin. Taldeak hala erantzun nahi izan zien diruzaletasunak jota hasiak zebiltzala zioten lagunei[2].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bikotea lehen Quebecen hasi ziren ezagunak izaten; 1988an telebista kate baterako innu herriari buruzko dokumental batean agertu ziren. Montrealera eraman zuten estreinakoz grabatzera eta taldearen izena daraman diskoa egin zuten 1989an. Beren innu-aimun hizkuntzan kantatu bazuten ere, Quebec, Groenlandia eta Kanada arrakastatsua izan zen eta platinozko disko bikoitza irabazi zuten. E Uassiuian eta Tshinanu singleak azpimarratzekoak dira.
1990ean Europan zehar kontzertuak egin zituzten eta Frantzian momentuko 10 "izarren" artean sartzea lortu zuten. 1991n Innu beren bigarren albuma atera zuten eta Ishkuess singlearekin Kanada mailako arrakasta lortu zuen; taldearen kantarik ezagunena da.
1994an atera zuten Akua Tuta beren hirugarren albumerako Columbia Records diskoetxearekin sinatu zuten. Robbie Robertson musika egile eta gitarra jotzaileak izen bereko kanta berak grabatutako Music for The Native Americans diskoan sartu zuen.
Akua Tuta diskoaren ostean McKenzie eta Vollant taldekideek bakoitzak bere kabuz bakarlari lanak egiteari ekin zioten eta harrezkero ez dute Kashtin izenpean diskorik atera, nahiz eta lantzean behin elkarrekin jotzeko biltzen diren. Samian hip hop abeslariarekin ere kolaboratu dute 2010ean innuen Tshinanu kantari egin zion bertsioaren harira[3].
Kashtinen abestiak Dance Me Outside filmaren zein Northern Exposure eta Due South telebista programetako soinu bandetan agertzen dira.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Innu herriaren lurraldea.
- ↑ "Kashtin - Innu Dawn Rising", Alastair Sutherland, Music Express, 145 alea, 1990eko 44.a.
- ↑ Samian: les forces de paix. cyberpresse.ca, 2010eko maiatzaren 1a.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) (Frantsesez) Kashtin Kanadiar entziklopedian.