Karl Pearson
Itxura
Karl Pearson (Londres, 1857ko martxoaren 27– Surrey, 1936ko apirilaren 27) zientzialari nabari bat izan zen eta ezaguna batez ere estatistika arloan egin zituen ekarpenengatik. Beste arlo anitz ere landu zituen, hala nola matematika, fisika, historia eta filosofia. Egun guztiz gaitzetsia eta bere garaian ere oso eztabaidatsua izan zen eugenesia edo giza-hobekuntzarako selekzio genetikoaren bultzatzaile izatea egotzi zaio [1]. Arlo horretan lan handia egin zuen biometria edo biologiara aplikaturiko metodo kuantitatiboetan. Estatistikan, korrelazio-koefizientea eta khi-karratu froga berak asmatu zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Pearson |
- ↑ (Ingelesez) Eugenics organizations and legislation, Britannica entziklopedian.