Karl Briullov
Karl Briullov | |
---|---|
(1848) | |
Bizitza | |
Jaiotza | San Petersburgo, 1799ko abenduaren 12a |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Heriotza | Manziana, 1852ko ekainaren 11 (52 urte) |
Hobiratze lekua | Erromako hilerri protestantea Grave of Karl Briullov (en) |
Familia | |
Aita | Paul Bruleau |
Ezkontidea(k) | Emilie Timm (en) |
Leinua | Bryullov (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arteen Akademia Inperiala 1821) |
Hizkuntzak | errusiera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, arkitektoa eta artista grafikoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Accademia delle Arti del Disegno (en) |
Mugimendua | erromantizismoa |
Genero artistikoa | erretratua margolaritza historikoa |
Karl Pavlovitx Briullov (errusieraz: Карл Па́влович Брюлло́в; San Petersburgo, 1799ko abenduaren 23aGreg./abenduaren 12aJul. - Manziana, 1852ko ekainaren 23aGreg./ekainaren 11Jul.) jatorrizko izena Charles Bruleau, errusiar margolaria izan zen. Funtsezko figura izan zen errusiar neoklasizismotik erromantizismorako trantsizioan.
Errusian jaio zen, jatorri higanoteko familia batean. Italiak gaztetatik erakarrita, Erromara joan zen eta bertan erretratuak eta genero eszenak margotu zituen, nahiz eta ospea lortu zuen margolaritza historikoekin.
Bere margolanik ezagunena Ponpeiako azken eguna (1830-33) izan zen. Puxkinek eta Gogolek Rubens eta Van Dycken lanekin alderatu zuten. Arrakasta honen ondoren, Errusiara itzuli zen, aristokratetan lagunak egin zituen eta Arteen Akademia Inperialean sartu zen.
Erretratuetan sinpletasun neoklasikoa eta joera erromantikoa uztartu zituen. Osasunak okerrera egin ondoren, Italiara joan zen, eta bertan bizi izan zen bere bizitzako azken hiru urteetan.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Goiz italiarra, 1823, Kunsthalle Kiel
-
Eguerdi italiarra, 1827, Errusiar Museoa
-
Neska mahatsa hartzen Napoli inguruan, 1827, Errusiar Museoa
-
Neska baten ametsa egunsentia baino lehen, 1830-1833, Puxkin Museoa
-
Paciniren alabak, Giovannina eta Amazilia, 1832, Tretiakov Galeria
-
Pompeiako azken eguna, 1833, Errusiar Museoa
-
Sofia Andreevna Bobrinskaja (Xuvalova)ren erretratua, 1849.