Karin Herrera
Karin Herrera | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Guatemalako Hiria, 1967ko uztailaren 25a (57 urte) |
Herrialdea | Guatemala |
Lehen hizkuntza | Guatemalan Spanish (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Guatemalako San Carlos Unibertsitatea lizentzia : chemical biology (en) Universidad del Valle de Guatemala (en) master : environmental studies (en) Salamancako Pontifize Unibertsitatea doktoretza : soziologia, politika zientzia |
Hizkuntzak | Guatemalan Spanish (en) gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | chemical biologist (en) , unibertsitateko irakaslea, soziologoa, politikaria eta politologoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Alderdi politikoa | Movimiento Semilla |
Karin Larissa Herrera Aguilar (Guatemalako Hiria, 1968) kimika biologoa da, katedraduna, politikoa eta soziologoa da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guatemalako San Carlos Unibertsitateko Kimika Zientzien Fakultateko kimikari biologo graduatua da Herrera.[1] Ingurumen-ikasketak egin zituen Universidad del Valle delakoan, eta politika zientzia eta soziologian doktoretza lortu zuen Salamancako Unibertsitate Pontifizioan. Nazioarteko hainbat aitorpen jaso ditu ingurumenaren alde egindako ibilbideagatik.[1][2]
Guatemalako San Carlos Unibertsitatean irakasle aritu da eta unibertsitate horretako Ikerketa Kimiko eta Biologikoen Institutuko zuzendaria izan da. Guatemalako Botikarien eta Kimikarien Elkargoaren ordezkaria da Unibertsitateko Goi Kontseiluan.[1] Ingurumen- eta politika-gaiei buruzko aholkularitza ere izan du hainbat erakunderen aurrean.[2][3]
2021ean, Guatemalako Botikari eta Kimikarien Elkargoaren Zuzendaritza Batzordeko lehendakariorde hautatu zuten 2021–2023 eperako.[4]
Ibilbide politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Movimiento Semilla alderdi politikoaren eskutik 2023ko hauteskunde orokorretarako alderdiaren lehendakariordetzarako hautagaia da, eta Bernardo Arévalo presidente izateko hautagaia.[5] Alderdia bigarren itzulira pasatu bazen ere hainbat oztopo izan ditu aurrera egiteko. Batetik, zenbait alderdik bozken iruzurra salatu zuten[6] eta azkenik, uztailaren 12an, bozkak legeztatu ziren egun berean,[7] Rafael Curruchichek, Zigorgabetasunaren Aurkako Fiskal Bereziak Semilla alderdia deuseztatzeko saiakera egin zuen, fiskalaren erabakia konstituzioaren aurkakoa izanik, estatu-kolpearen zurrumurrua zabaldu da.[8][9][10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Karin Larissa Herrera Aguilar, MSc. PhD. Universidad de San Carlos de Guatemala.
- ↑ a b Entrevista con la Dra. Karin Herrera (Guatemala): Simposio Iberoamericano de Química Clínica y Expolab. infobioquimica.com.
- ↑ «Karin Larissa Herrera Aguilar, MSc. PhD» Escuela de Química Biológica 2016-08-25.
- ↑ LA JUNTA DIRECTIVA DEL COFAQUI DA LA BIENVENIDA A SU NUEVA INTEGRANTE. COFAQUI.
- ↑ El binomio presidencial del partido Movimiento Semilla es Bernardo Arévalo y Karin Herrera. Prensa Libre.
- ↑ (Gaztelaniaz) «La suspensión temporal de resultados apunta a un posible “golpe electoral” en Guatemala» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ventura, Evelyn Boche. (2023-07-11). «La Corte Suprema allana el camino para la oficialización de resultados electorales en Guatemala» El País (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ocote, Agencia; Quintela, Carmen. (2023-07-13). «Fiscalía anuncia suspensión de Movimiento Semilla, a pesar de que la Ley Electoral lo prohíbe» Agencia Ocote (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Elecciones en Guatemala: el TSE certifica los resultados de la primera vuelta mientras un juez ordena suspender al Movimiento Semilla de Bernardo Arévalo» BBC News Mundo 2023-07-13 (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ventura, Evelyn Boche. (2023-07-13). «Un juez guatemalteco suspende el Movimiento Semilla, el partido de Bernardo Arévalo» El País (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).