Kargo kultu
Itxura
Kargo kultua (ingelesez: Cargo cult) erlijio sistema ez ortodoxoa da, Australia eta Melanesiako (batez ere Ginea Berriako) hainbat herritan garatu dena. Kultu hauen sinismen nagusia da mendebaldetik datozen produktuak, batez ere garraio hegazkinetan iristen direnak, espirituek sortutako produktuak direla, bertako herritarren onurarako. Produktu hauen kontrola, sinismenaren arabera, zurien esku geratzen da. Kargua, beraz, arbasoekiko izandako errespetuaren ordainketa gisa ulertzen da. Horregatik, kargo kultuen beste sinismen garrantzitsu bat da etorkizunean arbasoak etorriko direla oraindik baliagarriagoak diren edukiak eskaintzera. Uharte batzuetan, adibidez Vanuatuko Tannan, estatubatuarrak dira onura horiek dakartzatenak.