Edukira joan

Karbono-14

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fisika Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Karbono-14, 14C edo erradiokarbonoa karbonoaren isotopo erradioaktibo bat da. Nukleoan 6 protoi eta 8 neutroi ditu Sam Rubenek eta Martin Kamenek aurkitu zuten 1940an. karbono-14aren semidesintegrazio-periodoa edo erdibizitza lehenengo kalkulua Willard Libbyk egin zuen (5568 urte); geroko neurketek 5730 urteko balioa eman zuten. Izaki bizidun guztietan agertzen denez gero, karbono-14 isotopoa dataziorako erabiltzen da.

Dataziorako teknika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

12 eta 13 karbonoen isotopoak egonkorrak dira; hau da, ez dira desintegratzen eta haien kontzentrazioa ez da aldatzen denboran zehar. Karbono 14a, ordea, ezegonkorra da, eta desintegratuz joaten da denbora pasatu ahala.

Karbono 14aren desintegrazioak erritmo jakin bat zuela konturatu zen Willard Frank Libby 1940 aldera. Haren kalkuluen arabera, desintegratzen hasi eta 5.568 urteren buruan, isotopo-kontzentrazioaren erdia geratuko litzateke. Horri atomoaren semidesintegrazio-periodo deitzen zaio.

Horretan oinarrituta, bizidunen aztarnak zein garaitakoak diren jakiteko karbono 14aren teknika garatu zuen Libbyk.

Karbono 14a desintegratzen doan heinean, bizidunek karbono gehiago bereganatzen dute, eta kontzentrazio-mailari eusten diote. Baina, hiltzean, ez dute karbonorik barneratzen, eta karbono 14 atomoak etengabe desintegratzen hasten dira. Karbono 14aren desintegrazio-erritmoa ezagututa, biziduna hil zenetik zenbat urte igaro diren kalkula daiteke.

Zehazki, 1950 arte igarotako urteak kalkula daitezke. Izan ere, XX. mendeko bigarren erdian egindako proba nuklearrek atmosferako karbono-proportzioak aldatu zituzten[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lucía, Álvarez Busca. (2008-01-06). «Karbono 14a iraganaren erlojua» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]