Kapoi
Kapoi | |
---|---|
oilasko eta castrated creature (en) | |
Kapoia[1] edo oilar irena lau hilabete inguruko adinean zikiratutako oilarra da, gizentze-prozesua hasi aurretik. Horrela, landako oilarrek baino tamaina eta pisu handiagoa lortzen da, eta haien haragia finagoa da.
Tradizionalki, zikiratze-prozesua eskuz egiten zuten, eta, prozesu horretan zehar, gandorra ere mozten zitzaion. Zikiratutakoan, gizentze-prozesua hasten zen (gainelikadura) hiru kilo edo hiru kilo eta erdiko pisura iritsi arte, eta orduan hiltzen zuten.
Haragiaren ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapoi-haragia oso bereizgarria da, eta koipe asko dago tartean, beraz, haragi samurra, zaporetsua eta usaintsua da, betegarria eta errea prestatzeko oso egokia. Kapoia prestatzeko moduak desberdinak dira, baina ezagunenak kapoi egosia edo haragi xehatu eta hestebetez betetako oilaskoa dira.
Espainiako gastronomian Gabonetako plater tipikoetako bat da. Galizian Vilalbakoa ospetsua da eta, Gaztela eta Leonen, Palentziako Dueñas herriko Cascajares kapoiak, jada prestatuta eta foie, albertxiko eta pinaziz beteak. Katalunian ere Gabonetako platera da eta kapoiak Gabonetako Azoketan saltzen dituzte. Frantzian Gers eta Jura aldean tipikoak dira eta iparraldeko Italian Gabonetan ere jaten dituzte.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011] eta [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
- ↑ (Ingelesez) Counihan, Carole M.. (2004). Around the Tuscan Table: Food, Family, and Gender in Twentieth Century Florence. Routledge, 61 or. ISBN 9781135939632..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |