Kantauri itsasoko ertza
Kantauri itsasoko ertza[1] edo Kantauriar eskualdea Kantauri parean dagoen iparraldeko Iberiar penintsulako eskualdea da, hegoaldean Kantauriar mendikatea duena eta penintsulako klima hezeko eskualde nagusia bere gain hartzen duena.
Leongo, Palentziako eta Burgosko probintzien iparraldeak eta Lugoko probintzia, Asturias, Kantabria, Bizkaia eta Gipuzkoa osoak osatutako eskualde honetan Ozeano Atlantikoaren eragina nabarmena da.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeko klima nagusia ozeaniko epela eta hezea da, iparraldeko osagarria duten haizeek maiztasun handiagoa dutelarik. Urteko bataz besteko tenperatura 13 °C-koa eta urteko tenperatura handienaren eta txikienaren arteko desberdintasuna 12 °C-ekoa dira, oszilazio termiko txikiena duen penintsula osoko eskualdea izanda.
Urtero bataz besteko 1.700 eguzki-ordu eta 1800 l/m² prezipitazio ditu, 150 eta 200 egun euritsu inguru izanik.