Edukira joan

Kantauri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zarautz Kantauri itsasoaren ertzean
Gaztelugatxe, iluntzean
Comillasko kaia
Llanesko Torimbia hondartza

Kantauri[1] edo Kantauri itsasoa Galiziako Estaca de Bares muturretik Aturriraino doan kostaldeko itsasgunea da,[1] Bizkaiko golkoaren zati dena. Kantauri itsasoa ez da Bizkaiko golkoarekin nahastu behar. Lehenengoa bigarrenaren zati bat da.[1] Izen hau gehienbat Espainian erabiltzen da, gainerako lurraldeetan izen hau ia-ia ezezaguna da eta "Bizkaiko golkoa" hitzak erabiltzen dira honen ordez.

Cantabricus Oceanus izena erromatarrek ezarri zioten K.a. I. mendean, kostaldean bizi zen kantabriar leinuarengatik.

Iparraldeko itsaso hotzen eta hegoaldeko itsaso tropikalen artean kokaturik dago. Britaniar uharteetako behe presio gunearen eta Azoreetako antizikloiaren arteko talkak haizearen norabidea konstante mantentzen du eta honek 2-3 metrotako altuera duten olatuak sortzen ditu. Itsaso zakarra da beraz eta marea biziak nabariak izaten dira, bai eta enbatak ohikoak ere. Golkoko itsaslasterrak ere eragina badu.

Ekialdera joan ahala udan ura beroagoa da (22-24ºC) eta neguan hotzagoa (10-12ºC), eta bere gazitasuna 5ekoa da. Itsasaldien anplitudea handia da. Itsaso sakona da, plataforma txikia duena.

Herri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko kostaldeko herriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Euskaltzaindia. 159. araua: Europako toponimia fisikoa. (Noiz kontsultatua: 2010-10-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]