Kantari (app)
- Artikulu hau aplikazio informatikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kantari (argipena)».
Kantari (app) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2012 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Sistema eragilea | Android (mul) eta iOS |
Argumentu nagusia | Euskal Kantagintza Berria eta hitzak |
kantari.eus |
Kantari telefonorako aplikazio bidez Euskal kanta herrikoien hitzak lortzeko aplikazio informatikoa da. Galder Segurola informatikari bilbotarrak 2012an sortu zuen. Erabiltzaileak kantu jira moduko ekitaldietan parte hartzen duenean telefonotik irakur ditzake kantuen hitzak, ohiko izaten den liburuxka beharrik gabe. 2022ko irailean 11.000 lagunek zeramaten Kantari aplikazioa poltsikoan.[1]
Euskal Herriko hainbat kantu talderen liburuxkak daude zerrenda batean. Bilbo Kantari izan zen lehena, Plentzia Kantagune edo Zarautz Kantuan izan dira euren liburuxkak aplikazioan sartu dituzten azkenetako batzuk.
Badago aukera abesti guztiak zerrenda berean ikusteko eta bilatzeko ere —ia 500 abesti daude guztira—. Bilaketak egin litezke egileka, abestika eta letraka. Abesti bakoitza ireki, eta letra dator osorik. Hitzen eta musikaren egileen izenak ere jartzen ditu, eta abesti bakoitzaren amaieran bideo-karaoke bat ere bai. Gabi de la Maza euskara irakaslearen eta Txantxangorria Youtubeko euskal karaokearen sortzailearen laguntza izan dute horretarako.
Kolaboratzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galder Segurola-k sortu zuen Kantari app-a, baina hainbat lagunek parte hartu dute horretan. Iñaki Porres-ek lagundu zion iOS-eko bertsioarekin. Plentzia Kantaguneko kantak Plentziako lagunek egin zuten. Bideoak sortzen ere partaide asko ibili dira, baina bereziki Gabi de la Mazak egin zuen lan oparoa. Bilboko Konpartsak, eta Txinbotarrak konpartsa ere eragile eta babesle izan dira...[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2022-09-02). «Pantailatik kantari» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
- ↑ Segurola, Galder. (2012-10-10). Kredituak | Kantari. (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kantari Webgune ofiziala
- Bertsioak eta instalaziorako estekak