Edukira joan

Kanarietako Teleskopio Handia

Koordenatuak: 28°45′24″N 17°53′31″W / 28.75661°N 17.89203°W / 28.75661; -17.89203
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kanarietako Teleskopio Handia
Roque de los Muchachosko Behatokia
Unique Scientific and Technical Infrastructures
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kanariak
ProbintziaSanta Cruz Tenerifekoko probintzia
UdalerriaGarafía
Kokapen fisikoaLa Palma
Koordenatuak28°45′24″N 17°53′31″W / 28.75661°N 17.89203°W / 28.75661; -17.89203
Map
Altitudea2.267 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Eraikuntza2002 - 2008
KudeatzaileaInstituto de Astrofísica de Canarias Instituto de Astrofísica de Canarias
Floridako Unibertsitatea Floridako Unibertsitatea
Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Arkitektura
Dimentsioakprimary mirror: 10,4 (diametro) m
Azalera78,54 m²
Atalakaltazimuth mount (en) Itzuli:
segmented mirror (en) Itzuli:
Zerbitzu hasiera2007ko uztailaren 13a
Webgune ofiziala
Kanarietako Teleskopio Handia, 2008

Kanarietako Teleskopio Handia (GTC edo GRANTECAN bezala ere ezaguna) egitasmo espainiar bat da, munduko teleskopio optikorik handienaren eraikuntzarekin amaitu zena. Kanarietako Astrofisika Institutua buru duela, teleskopioak bere lehen behaketa ofiziala, 2007ko uztailak 13tik 14rako gauerdian egin zuen, eta bere ekoizpen zientifikoa, 2009 hasieran hasi zuen. 2009ko uztailak 24an, ofizialki inauguratu zuten Espainiako Errege-Erreginek. Lanak, 2000n hasi ziren, Kanarietako La Palma uharteko Roque de los Muchachoseko behatokian. Instalakuntza hauek, 2396 metroko altuerara aurkitzen direnak, Teideko behatokiarekin batera, Europako Iparraldeko Behatokia osatzen dute. Toki honetan, behaketarako baldintza ezin hobeak daude, zeruaren kalitateagatik eta zerua babesten duen lege baten existentziagatik.

1994an, GRANTECAN S. A. elkarte anonimoa sortu zen, GTCaren eraikuntza eta proiektua bultzatzeko. Enpresa hau, Kanarietako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak bultzatu zuten. GTCak, nazioarteko izaera du, proiektu honetan, Mexikok, Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Astronomia Institutua eta Pueblako Astrofisika, Optika eta Elektronikako Institutu Nazionalaren bidez parte hartzeko akordioak sinatu direlarik. Instituzio hauetaz gain, AEB ere bada proiektu honetako bazkide Floridako Unibertsitatearen bidez. Atzerriko partehartzea, gehienez 0era mugatua dago.

Teleskopio honekin, gehiago ezagutu ahal izango da zulo beltzei, Unibertsoko urruneneko izar eta galaxiei eta Big Bangaren ondorengo hasierako baldintzei buruz. Teleskopioak, astrofisikaren arlo guztietan aurrerapen garrantzitsuak egingo dituela espero da.

Datu teknikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanarietako Teleskopio Handia, eraikitzen. 2002.

Teleskopioak, espaziotik datorren argi ikusgarri eta infragorria behatzen du, eta 10,4 metroko ispilu primario bat du, bitrozeramikazko 36 atal hexagonaletan zatitua, horietako bakoitza, 1,8 metrokoa erpinen artean, 8 zentimetroko sendoeraduna eta 470 kiloko pisukoa. Sistema optikoa, zazpi estazio fokaletan irudia eratzen duten bi ispilurekin (sekundarioa eta tertziarioa) osatzen da. Ispiluak, Alemanian Schott enpresak fabrikatutako material berezi batekin eginak daude, Zerodur izenekoa, tenperatura aldaketekin ia aldaketarik jasaten ez duen bitrozeramika bat, eta, beraz, irudiek deformazioak jasatea eragozten duena. 15 nanometroko azaleko akats muga batekin leundu zen, hau da, giza ile batena baino tamaina 3.000 aldiz finagoa.

Datuak biltzeko, honako tresnekin hornitua egongo da:

Lehen belaunaldia:

  • OSIRIS: erresoluzio baxu eta ertaineko kamera eta espektrografoa, espektro ikusgarrian arituko dena.
  • CanariCam: kamera eta espektrografoa, infragorri termikoan.

Bigarren belaunaldia:

  • EMIR: espektrografo objektuanitza, infragorrian aritzeko
  • FRIDA: kamera espektrografoa hurbileko infragorriarentzat, optika egokitzaile sistemak zuzendutako sorta probestuko duena.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]