Kamera
Kamera | |
---|---|
tresna optikoa, photo equipment (en) eta produktua | |
Kamera zinema-, fotografia- edo telebista-irudiak hartzeko tresna da,[1] hauek gorde, transmititu edo biak egiten dituena. Irudi hauek finkoak (argazkiak) edo mugikorrak (bideoak edo filmak) izan daitezke. Argazkiak hartzen dituen kamerari argazki-kamera edo argazki-makina deritzo. Kamera hitza camera obscura ("gela iluna") latinezko esapidetik dator, irudiak proiektatzeko mekanismo goiztiarra zena. Egungo kamerak camera obscura honetatik garatu dira.
Kamerek argi ikuskorrarekin egin dezakete lan edota espektro elektromagnetikoaren beste atal batekin. Oro har, kamera bat gelaxka itxi eta ilun bat da, alde batean irekigune batekin argia sartu ahal izateko, eta beste aldean irudiaren argia atxikitzeko gainazal batekin. Kamera gehienek leiar fotografiko bat dute argi-sarreran, argia batu eta bestaldeko gainazalera bideratzeko. Argi-sarreraren diametroa diafragma mekanismo batekin doitzen da gehienetan, nahiz eta kamera batzuek irekigune finkoa izan. Egun, kamera gehienek irudi-sentsore elektronikoa erabiltzen dute memoria txartela batean irudiak gordetzeko. Beste batzuk ordea, XX. mendeko kamera ia guztiek bezala, argazki film kimikoa erabiltzen dute. Ohiko zine kamerak 24 irudi hartzen ditu segundoko.
Argazki-kamera markak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Contax S. Munduko lehen pentaprismadun SLRa
-
Asahiflex
-
Kodak Retina IIIC
-
Nikon F (1959)
-
Voigtländer Vitoret (1962)
-
Voigtländer Brillant. TLRa.