Kaliza zuri-beltz
Kaliza zuri-beltza | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Helvellaceae |
Generoa | Dissingia |
Espeziea | Dissingia leucomelaena |
Basionimoa | Peziza leucomelaena |
Kaliza zuri-beltza (Helvella leucomelaena edo Dissingia leucomelaena) Helvellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Generoak dituen toxinak desager daitezen, denbora askoan egosi behar da eta egositako ura bota.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: 2 eta 6 cm arteko diametrokoa, kopa formakoa eta hasieran hertz zuzena du, gero kurbatua, koskaduna eta arre-beltz koloreko barrua, kanpoan zurixka beherantz.
Hanka: Motza, zuria, tolestura batzuekin urratua.
Haragia: 1etik 2 mm-rako lodiera, irmoa, hauskorra, zuria, errezeptakuluaren barne eta kanpo estalduretan izan ezik. Zapore leuna du eta usain ahula.[2]
Etimologia: Helvella hitza latinetik dator, eta lekale, barazkiak, esan nahi du, oro har, belar usaintsua.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdipurdikoa, genero honetako espezie gehienak bezala, ez da gordinik kontsumitu behar.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helvella acetabulum (= Acetabula vulgaris) delakoarekin, baina honek arre-fuliginoso koloreko errezeptakulu bat du, haragia marroixka eta oina askoz ere tolestura gehiagorekin.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neguaren amaieran eta udaberrian agertzen da, pinuen, izeien eta abarren basoetako lurrean eta humusean.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Hego Amerika.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 736 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 536 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 482 or. ISBN 84-505-1806-7..