Kakiondo
Itxura
(«Kaki» orritik birbideratua)
Kakiondo | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Ericales |
Familia | Ebenaceae |
Generoa | Diospyros |
Espeziea | Diospyros kaki |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | kaki |
Kakiondoa (Diospyros kaki) ebenazeoen familiako asiar jatorriko zuhaitz adar-zabal samarra eta 10 m inguru luzea da. Enbor zuzena eta adaburu zabal adartsua izaten ditu; hostoa, berriz, leuna, distiratsua eta arrautza-itxurakoa, eta lorea txikia, kolorez zuri-horixka eta sexu banakoa. Udazkenean, kaki izeneko fruitu hori-gorrixka ematen du, sagar baten antzekoa eta neurrikoa, jateko oso ona dena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |