Kadomatsu
Kadomatsu | |
---|---|
New Year's decoration (en) | |
Kadomatsu (japonieraz: 門松 , euskaraz: «ateko pinua») japoniar dekorazio tradizionala da, urte berri yorishiro bat. Etxeen atarietan jartzen dira, bikoteka, antzinako uztaren izpiritu edo kamiak deitzeko. Gabonen ostean jartzen dira, normalki urtarrilaren 7ra arte (urtarrilaren 15era arte Edo Aroan) eta kamientzako behin-behineko etxe gisa (shintai) hartzen dira. Kadomatsuak eskualdez eskualde aldatzen dira, baina normalki pinuz, banbuz edo Prunus mume espezieko zuhaitz zatiekin egiten dira. Zuhaitz hauek bizitza luzea, oparotasuna eta iraunkortasuna adierazten dute, hurrenez hurren.
Urtarrilaren 15aren ostean (edo leku batzuetan 19aren ostean) kadomatsua erretzen da, kami edo toshigamia (jainko) askatu ahal izateko. Kadomatsua Unicoden ere adieraz daiteke U 1F38D 🎍 PINU DEKORAZIO
gisa.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |